Anabel Gabiola Santamaria Aralar alderdiko Udal hautagaia izango da. Herrian aldaketa bat behar dela uste du, beste ziklo bat zabaldu behar dela. Azken zortzi urteetan, «eskumako politikak bultzatuz eta modu prepotenteak erabiliz» alderdi bakarra ego...
Hiru orduko lanuztea egingo dute bihar, martitzena, Haurreskolak Patzuergoko beharginek, 11:00etatik 14:00etara. Dauzkaten lan baldintzak eta horrek umeengan duen eragina kaleratu nahi dituzte. Eusko Jaurlaritzak 2010eko uztailaren 5eko Aurrekontuen ...
Mus Txapelketa arina antolatu dute Miruaitz frontoiko tabernan bariku honetarako. Joku bakarra izango da, lau tantora, zortzi erregetara. Gaueko 10etan hasiko da lehia, eta bikoteko 20 euro balioko du izen emateak. Sari gastronomikoak egongo dira lehen...
Igor Romero Caja Rural taldeko txirrindularia hasi da jada normaltasunez entrenatzen. Jaso berri du medikuaren alta. «Oraindik ez didate zehaztu zein probatan hartuko dudan parte, baina pozik nabil, entrenatzen» zioen atzo Romerok, bizikleta gainetik...
«Mutrikuko haitzetan amoniteak eta bestelako fosilak biltzen egin duten lan guztia eskertzeko eta beraien esfortzuarekin jaso duten bilduma hori Udalaren esku utzi izanagatik» Berdel Aipamena jasoko dute Jesus Narvaez eta Esperanza Azkarraga senar-em...
Paperean galtzear dauden edota ia ahaztuta dauden kantuak gogora ekarri, euskal kantuaren arloan dagoen aberastasuna ezagutzera emon eta kantu eta kantari berriak plazaratzeko asmoz martxan hasiko da maiatzaren 7an Bizkaian, Haur Kantari Txapelketa. Lekeitioko kanporaketa izango da lehenengoa, Lea-Artibain egiten den estreinakoa. Lekeitio, Getxo, Ugao eta Durango; Kanporaketa horietako bi aukeratu beharko dituzte, aurtengo Haur Kantari Txapelketan parte hartu nahi duten ume eta gazteek. Biak egin eta gero, ekainaren 5ean Bilboko Euskalduna Jauregian burutuko den Bizkaiko Finalera pasatuko dira batzuk, eta horietako lau Hazparneko Euskal Herriko Finalera ailegatuko dira. Urtero legez, bi saila egongo dira: A Capella edo ahots hutsez abesten dutenak eta soinu laguntza dutenak. Saila bakoitzean banaka, binaka, zein taldeka parte hartu ahalko dute, eta kantuak be, bi motatan banatuak egongo dira: ezagunak eta berriak edo kreazioak. Parte-hartzaileak Parte-hartzaileak, berriz, adinaren arabera banatuko dira. Horrela, talde bi egongo dira: 6 eta 10 urte bitartekoena ¬2001-2005 jaioak¬ eta 11 eta 15 urte bitartekoena ¬1996-2000 jaioak¬. Baldintza bi izango dituzte parte hartu ahal izateko: euskarazko diskarik bere izenean atera ez duen kantari edo taldeak izatea eta Haur Kantari Txapelketaren finalean bi aldiz saritua izan ez den kantariak edota taldeak izatea. Bestalde, bakarka, binaka zein taldeka, hiru sari banatuko dituzte. Lehenengoak [...]
Irisgarritasuna hobetzeko asmoz, Andra Mari Elizaren aurreko plazako baldosen bideak zabalduko ditu Udalak. Beharrak astelehenean hasi ziren eta 19.000 euroko kostua izango dute. Andra Mari Elizaren aurrean errekarriz egindako plaza dago. Elizako sarre...
Mari Kruz Ansolak, 30 urtez herriko eskolan aritu ondoren, berriatuarrengandik esker onezko omenaldia jaso zuen joan den zapatuan; emozioz betetako ekitaldian, esan daitezkeen berba ederrenak eskaini zizkioten jubilatu barri den irakasleari.
Apirilaren 3an izango da Ondarroa-Ondarroa ibilaldi neurtua. Aurten, Aurrera Mendi Taldeak antolatu ohi duen iraupen luzeko mendi martxaren antolaketara Boga! Ibilaldia gehitu zaio. Izan be, gero eta gitxiago falta da Ondarroan Ibilaldia jaia ospatzeko, eta datak hurreratu ahala, kultur zein kirol jarduerez blai dator Boga!-ren egitaraua. Oraingo honetan, Aurrera taldeagaz batera, mendi martxa antolatu dute. Jada zabalik dago ibilaldi neurtuan parte hartzeko aukera, internet bidez izena emonda. Horretarako, Boga Mendi Martxa hitzak idatzi Google bilatzailean, eta hortik ailegatu ahal da inskripzioa egiteko gunera. Bestela, martxaren egunean bertan eman ahal izango da izena, baina ordainketa aldez aurretik Ipar Kutxan egin izanaren agiria eroanda. Ibilbide luzean eta tartekoan 10 euro izango da pertsonako prezioa, eta txikian 5 eurokoa. Hiru ibilbide egongo dira aurten aukeran, eta guztien irteera eta helmuga Zubi Zahar herri ikastola izango da. Luzearen kasuan, Euskal Herriko iraupen ibilaldien zirkuiturako baliagarria izango da, gainera. Irteera ordu desberdinak edukiko dituzte hiru ibilbideek: goizeko 6etan luzeak, 8etan tarteko ibilbideak eta 10:00etan ibilbide txikiak. Aurrera Mendi Taldeak bezperan berton lo egin nahi dutenentzako gelak be prestatuko ditu, eta gosariak emongo ditu irteera puntuan. Dutxatzeko aukera be egongo da amaieran. Martxan gerta daitezkeen istripu, zauritze edo objektuak galtzearen ardura, ostera, ez da izango antolatzaileena, [...]
Asteazkenean, martxoak 23, 19:00etan Zabiel kultur etxean izango da aurkezpena. Motz-motzian lehiaketa Mutrikuko Zine Forum taldeak eta Kalaputxi herriko aldizkariak antolatu dute, Biarko ekoiztetxearen eta Udalaren laguntzarekin. Lehiaketaren promoziorako bigarren bideo bat egin berri dute antolatzaileek. Honako hauxe: http://www.youtube.com/watch?v=l8e33J3ByWw Parte hartzeko baldintzak Parte hartzeko aukera otsailaren 1ean zabaldu zuten eta ez dute itxiko ekainera arte. «Ekainaren bukaeran, sari banaketa ekitaldia egingo dugu». Lanak saritzeko orduan parte-hartzaileak adinaren arabera banatuko dituzte: alde batetik, 18 urtetik beherakoak eta beste alde batetik, hortik gorakoak. Lanak prestatzen Aukeztu daitezkeen lanen kopurua eta haien iraupena mugatu dute Zine Forumekoek: «parte-hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahalko du eta ezingo da 20 minututik pasatu». Film laburrean hizkuntza erabiliz gero, euskara erabili beharko da. Gaia, aldiz, librea izatea erabaki dute. Aurkezten diren lanak aurrez saritu gabeak izan beharko dira, eta behin lehiaketan sartuta, lanaren gaineko eskubideak Zine Forumekoen esku geldituko dira: Lanak nahi aldiz eta doan erabili ahal izango dituzte. Lanak aurkezten Lanak aurkezterako orduan, ondoko formatuetako bat erabili beharko dute parte-hartzaileek: AVI, MP4 edota MOV. Behin lana bukatuta, DVD-Data euskarrian grabatu eta Kalaputxiko buzoian laga beharko dute izena emateko orriarekin batera. «Izena emateko orrian egileari zein lanari buruzko oinarrizko datuak besterik ez ditugu eskatzen», azaldu dute. «Lanak [...]