Igor Romerok jaso du jada medikuaren alta
Igor Romero Caja Rural taldeko txirrindularia hasi da jada normaltasunez entrenatzen. Jaso berri du medikuaren alta. «Oraindik ez didate zehaztu zein probatan hartuko dudan parte, baina pozik nabil, entrenatzen» zioen atzo Romerok, bizikleta gainetik...
Igor Romero Caja Rural taldeko txirrindularia hasi da jada normaltasunez entrenatzen. Jaso berri du medikuaren alta. «Oraindik ez didate zehaztu zein probatan hartuko dudan parte, baina pozik nabil, entrenatzen» zioen atzo Romerok, bizikleta gainetik. Joan den otsailaren 4an Mallorcan kontzentrazioan ziharduela erori eta ukondo bietan fisurak egin zituen.