Berdel Aipamena Jesus Maria Narvaez eta Esperanza Azkarragari
«Mutrikuko haitzetan amoniteak eta bestelako fosilak biltzen egin duten lan guztia eskertzeko eta beraien esfortzuarekin jaso duten bilduma hori Udalaren esku utzi izanagatik» Berdel Aipamena jasoko dute Jesus Narvaez eta Esperanza Azkarraga senar-em...
«Mutrikuko haitzetan amoniteak eta bestelako fosilak biltzen egin duten lan guztia eskertzeko eta beraien esfortzuarekin jaso duten bilduma hori Udalaren esku utzi izanagatik» Berdel Aipamena jasoko dute Jesus Narvaez eta Esperanza Azkarraga senar-emazteek. Ostegunean izango da, 20:00etan, udaletxeko pleno aretoan. Izan ere, dohaintzan eman zioten euren ondare geologiko guztia Mutrikuko Udalari, «fosil horiek herrian bertan geratzeko desioa gauzatzeko asmoarekin». Eta, hain zuzen ere, fosilen altxor handi hori izan zen Nautilus, Mutrikuko Ikasgune Geologikoa, 2007an sortzea posible egin zuena. «Zentro hau ireki zenetik gauzatzen joan diren ekintzen ondorioz, egun, Mutriku, Deba eta Zumaiak osatzen duten eremua Geoparke izendatuta dago, mundu mailako sare baten baitan», azaldu dute Udaleko turismo bulegotik.
Nautilus zentroan, Aranzadi zientzia elkartearen azalpenez osatua, ikus daiteke duela ehun milioi urte Mutrikun zer zegoen.