Berdintasun ekintzetarako eta euskararen sustapenerako, diru laguntzak
Udal Kudeaketa Batzordeak argitara emon barri ditu berdintasun arloan eta euskara arloan banatuko diren diru laguntzetarako baldintzak. www. ondarroa.eu webgunean edo iragarki taulan jaso daiteke informazio osoa. 7.000 euro banatuko ditu berdintasunare...
Udal Kudeaketa Batzordeak argitara emon barri ditu berdintasun arloan eta euskara arloan banatuko diren diru laguntzetarako baldintzak. www. ondarroa.eu webgunean edo iragarki taulan jaso daiteke informazio osoa.
7.000 euro banatuko ditu berdintasunaren aldeko ekintzetarako, eta kasu horretan apirilaren 19ra arteko epea dago eskariak egiteko. Euskara arloan, transmisiorako, erabilera sustatzeko ekintzak egiteko, edo kalitatea sustatzeko, apirilaren 18ra arteko epea ireki dute. Arlo horietarako, guztira, 21.000 euro bideratuko dituzte, eta jarduera bakoitzerako gehienez 5.000 euro emango dituzte. Euskara ikastaroetarako eta merkataritzan euskara sustatzeko be laguntzak emango dira.