Hiri zeharbideko obrak Alameda ondoan
Aste honetan hasi dira Kantoipe kaleko 16. zenbakitik eta Artabide kalea eta Antiguako Ama lotzen dituen bihurgunerainoko zatia eraberritzeko obrak. Azpiegituretako hodiak pasatzeko zulaketa egitea izan da lehen pausoa. Hiri zeharbidearen zati honek 39...
Aste honetan hasi dira Kantoipe kaleko 16. zenbakitik eta Artabide kalea eta Antiguako Ama lotzen dituen bihurgunerainoko zatia eraberritzeko obrak. Azpiegituretako hodiak pasatzeko zulaketa egitea izan da lehen pausoa. Hiri zeharbidearen zati honek 390.000 euroko aurrekontua dauka. Bestetik, San Inazio kaleko 38 eta 52 zenbakien arteko zatiaren eraberritzeko lanak be esleitu ditu Udal Kudeaketa Batzordeak, 268.764 euroan, Lasuen enpresari.