Han eta hemengoak, bat
Senegalekoak eta bertokoak elkar ezagutzea helburu duen Takusan egitasmoa jai handiagaz amaitu dute asteburuan
Bertokoak hitzak zentzu zabalagoa hartu du Takusan egitasmoari esker. Jatorri ezberdina duten markina-xemeindarrak batzeko antolatzen duten egitasmoa jaialdi handiagaz amaitu da asteburuan.
Berton zein Senegalen jaiotakoak izaten dira Takusan egitasmoan biltzen diren herritarrak. Asteburuan, argi gelditu da, egitasmoaren arrakasta. Bazkaritara 150 lagun bildu ziren, eta Senegaldar janaria dastatu zuten. Frontoi txiki guztia bete zen. Batez be, senegaldarrak egon ziren bazkaritan, ez bakarrik Markina-Xemeinen bizi direnak, kanpotik etorritakoak be bai.
Aurrez, goizean, Autu Mautu umeentzako ipuin kontalaria egon zen Uhagon kulturgunean. Musikagaz lagunduta, Afrikako ipuinak kontatu zituzten giro onean. Berton egon zen jende gutxien, baina bestela, parte-hartze handia eduki du, aurten be, jaiak.
Bazkal ostean, kulturen arteko integrazioa eta elkarbizitzarako elkarteko kide Jeanne Rolande Dacougnak berbaldia emon zuen; bereziki, emankumeen inguruan aritu zen. Senegaleko eta bertoko datuak konparatuz, hausnarketarako gaiak planteatu zituen. Ostean, galdera asko egon zen. Parte-hartzea dela-eta, ordu eta erdira luzatu zen berbaldia
Jaiari amaiera emoteko Zerutxu taldekoek eta senegaldar jatorriko dantzariek oholtza partekatu zuten. Senegaldar talde bi egon ziren: lehenak, kanta bat euskaraz abestu zuen, eta bigarrenak, tinbalekin giro ezinhobea sortu zuen. Hainbeste jende batu zen, markinar zein senegaldar.
Ekitaldian, Eusko Jaurlaritzako zein Markina-Xemeingo udaletxeko ordezkariak be egon ziren baita etorkizunean Senegaleko ohorezko kontsula izango dena ere.