Testuinguru historikoari erreparatuko diote Etxebesteren bidez
1989an Aljergo prozesuan ETAren ordezkari politikoa izan zenak, hilaren 30ean, 19:00etan, kofradian, berbaldia emongo du
Antxon Etxebesteren (1951, Donostia, Gipuzkoa) berbak izango dira, hilaren 30ean, 19:00etan, Kofradian egongo den berbaldiaren oinarria. Ezker abertzaleak antolatutako ekimena Aljerretik zutik Euskal Herrira izenagaz iragarri dute.
Etxebesteren berbaldiaren bidez, gaur egungo egoera politikoa kokatu nahi dute. «Egungo egoera politikoaren azterketa egiteko, testuinguru historikoa ezagutzea oso garrantzitsua da», aitatu dute antolatzaileek.
Etxebeste ETA erakundearen kide historikoa da. 1984an hainbat herrialdetara deportatua izan zen eta azkenean, Dominikar Errepublikan konfinatuta gelditu zen.
Antxon Iturberen heriotzaren ondoren, 1989an Aljergo prozesuan ETAren ordezkari politikoa izatera pasatu zen. 1990an, berriro be, Dominikar errepublikara eroan zuten. 2001ean Espainiara eroan eta espetxean sartu zuten, hamar urtetarako. 2004an aske gelditu zen.
Aljerreko prozesutik Espainiar estatuarekin egon diren elkarrizketa denetan, modu baten edo bestean, parte hartu izan du Etxebestek.