Emakumeen arteko futbol torneoa, barikuan
Boga! Ibilaldi Kulturalaren egitarauaren barruan antolatu dute; 18:00etan izango da, Zaldupe zelaian. Lea-Artibaiko emakume futbolariak ariko dira, alde batetik. Gaur egun Artibai Futbol Taldea eta Mutriku Futbol Taldea dira emakumeen taldeak dituzten ...
Boga! Ibilaldi Kulturalaren egitarauaren barruan antolatu dute; 18:00etan izango da, Zaldupe zelaian.
Lea-Artibaiko emakume futbolariak ariko dira, alde batetik. Gaur egun Artibai Futbol Taldea eta Mutriku Futbol Taldea dira emakumeen taldeak dituzten bakarrak hemen inguruan, eta bertan dihardute eskualdeko neskek. Bertokoekin batera, Eibar klubeko emakumeen taldekoek eta Athleticeko emakumeek urtengo dute zelaira. Puntako emakumeen futbola ikusteko aukera egongo da, beraz, bihar arratsaldean. Bi euro balioko du sarrerak.