Identifikatu eragin dituzte elkarretaratze isilean
Aurreko asteko astelehenean Ertzaintzak identifikatu eragin zituen Ondarroan presoen eskubideen aldeko elkarretaratze isilean zeuden pertsonetako batzuk. Gertaera «borragarria» begitandu zitzaien bertan batutako herritarrei. «Hamar urte baino gehiag...
Aurreko asteko astelehenean Ertzaintzak identifikatu eragin zituen Ondarroan presoen eskubideen aldeko elkarretaratze isilean zeuden pertsonetako batzuk. Gertaera «borragarria» begitandu zitzaien bertan batutako herritarrei. «Hamar urte baino gehiago dira astelehenero elkarretaratze hori egiten dela; sortu be Udaleko Giza Eskubideen Batzordetik sortu zen-eta; eta orain, ezelako komunikaziorik eta beste barik identifikazio eske jardutea ez da normala», esan dute.