Saneamendua hobetzeko obra amaitzeko zubi berria egingo dute
Iruzubietan errepidea errekagaz gurutzatzen den puntua konpontzen ari dira. Boilbarreraino egina dago lan hadiena. Auzotetako ur lohaik ere sare nagusira bideratzeko proiektua lantzen daude.
Bolibar eta Iruzubieta arteko saneamendu sarea konpontzeko lanak azkenera heltzen ari dira. Obrari amaiera emateko lan garrantzitsuena biribilgunearen parean dagoen zubia berreraikitzea izango da.
Orain dagoen zubia bota eta barria eraikiko dute. «Puntu kiritikoa da hori, ur asko datorrenean pilatu egiten da eta», azaldu du Jose Azpiazu alkateak. «83ko uholdeetako urak baletoz biribilgune barria urez beteko litzateke».
Zubi barriak hiru metroko bi bide edukiko ditu eta alde banatan metro beteko pasabidea. Horrez gain, bi metroko bide gorria ere bertatik pasako da. «Herrigunetik datorren bidegorri bera izango da. Haren azpian doaz sartuta saneamenduko hodiak. Zubiko zatiagaz bat egitean, herriguneko paseoa bukatuta geldituko litzateke. Gainera, bigarren pasealeku bat ere osatuko luke. Hilerri atzetik datorren ibilbidea egiten dutenek zubikoagaz bat egin eta bide luzeagoa egiteko aukera edukiko dute .
Zubi barriaren neurriekin, ingurua «etorkizunerako prestatua» egotea nahi du Udalak. «Gaur egun, zubitik ezin da ibilgailurik pasatu. Inguru horretan, etorkizun baten, etxebizitzak egiteko erabakia hartuko balitz, pasabidea egina legoke».
Gainontzean, Bolibartik Iruzubietarako saneamendu sarea ia bukatuta dago. Errepidea eta erreka gurutzatzen diren puntuak prestatuak dituzte; falta zaien bakarra, Iruzubietan bertan dagoena da, eta eguneton bertan ari dira beharrean.
Orain arte, Abadetxearen ondoan zegoen herriguneko ur lohien kolektorea. Obra barriagaz, Abadetxe ondotik hasi eta beherantz, Iruzubietaraino eroango dituzte ur lohiak, eta bertan dagoen kolektorean bildu. Flores etxearen eta Abadetxearen arteko zatia ere eginda gelditu da. «Uste dugu horiek eginda, derrigorrezko zerbitzuen sarea hornituta geratuko dela».
Auzoetako proiektua
Auzoetako ur lohiak batzeko proiektuak aldaketak izan ditu. Hasiera batean, aldats handiak zeudela-eta, auzo bakoitzean haraztegi txiki bat jartzea planteatzen zuen proiektuak. Orain, ostera, auzoetako sarea eta Bolibartik Iruzubietara doana bateratu nahi dituzte. Modu horretan, herriko saneamendu sarea bat izango litzateke.
Proiektu berriagaz lanean hasita daude. Zeinke eta Ziarrei auzoetako ur lohiak jeisteko modua topatu dute; Artakoekin ere gauza bera egiteko modu egokienaren bila ari dira. «Hasiera baten zegoen planteamenduagaz ez geuden oso gustura. Ur lohi guztiak sare berean batzearena ideia hobea delakoan gaude; modu horretan asko hobetuko da herri osoaren sanemanedua».
Auzoetatik jaitsiko diren hodi sareak, biribilgunearen parez eraikio duten zubiaren inguruan bat egigo du sare nagusiagaz. «Aldaketa egitea lortu izanagaz oso pozik gaude».
Zubia bere baitan hartzen duen sanemanedu sarearen konponketa Gaimaz enpresaren esku dago.