Batetik eta bestetik ditu laguntzak lortu ondoren, zubia eraikiko du Udalak Solozabal autoeskolaren aparkalekutik Barroetaraino. Finantziazio faltagatik albo batera utzita zegoen proiektua gauzatu egingo dute horrela. Proiektua, baina, zubia egitea bai...
Zapatuan ginkana jokoan hartu ahal izango dute parte, Markina-Xemeinen, 8 eta 16 urte bitartekoek, Xemein astialdi taldeak antolatuta, Korrika Kulturalaren barruan. Goizean, 10:00etatik 13:00etara herrian zehar ibiliko dira, taldeetan, galderei erantzu...
Urtero ekaineko azkenengo zapatua izan ohi da Zapato Azule ospatzeko eguna. Aurtengorako, baina, Radixu irratiko antolatzaileek jaia astebete atzeratzea erabaki dute. “Aurten ekaineko azken zapatua 25a da, San Juan suak pasa barriak, gazteak azte...
Sailkapeneko laugarren postuagaz bueltatu ziren Donostiatik Markinako taldeko neskak. Atletismoaz Gozatuz programaren Espainiako Txapelketan parte hartu zuten joan den asteburuan Izaro Telleriak, Udane Barinagarrementeriak, Nahia Ibarzabalek, Irati Agi...
Hona hemen mutrikuar taldearen bideoa.
Bere azken diskoa zuzenean aurkeztuko du zapatuan, 19:00etan, Korrika Kulturalaren barruan. ELKARRIZKETA «Ahotsei eman diet protagonismo gehiago disko honetan» «Musikatik ez, baina musikarekin» bizi da erabat joan den sei urtean Ondarroan bizi den Patxi Saiz Ezenarro (Getaria, Gipuzkoa, 1965). Kafe Antzokian bihar 19:00etan aurkeztuko du zuzenean bere hirugarren diskoa: Itxaropena. Korrika Kulturalaren eskutik dator kantaldia. ‘Itxaropena’ dakarzu. Has gaitezen izenetik bertatik. Baikor? Diskoari kutsu hori eman diot orokorrean, nahiz eta kantu mota konprometitua izan gaiei dagokionez, eta problematika bat agertu… Zelako gaiak landu dituzu? Hiru sailetan bana daitezke. Bata, Euskal Herriko egoera politikoaren iragana eta oraina. Bestetik, barne hausnarketarako edo gogoetarako bidea ematen duten gaiak: bizitza, zoriona… Eta azkenik, amodiozko kantu bat ere badago. Hitzak zeureak dira? Gehienak bai, baina beste batzuenak ere badaude: Luis Mari Lauzirika Txili-ren bi poema daude; Basarriren bertso batzuk, Gernikako bonbardaketaren inguruan, eta Ernest Arranbideren poemak. Itxaropena, hain zuzen, bere poema baten izenburua da. Baina, kantu gehienei ematen diedan kutsua edo aterabidea ere horixe da, itxaropenezkoa. Gero, Telesforo Monzonen hitzak ere sartu ditut, bere benetako ahotsean, kantu batekin uztartuta. Berak esaten zituenak gaurkotasunik galdu ez dutelako sartu nituen hor hitz horiek; eta gainera, errezitatzen indar handia zeukalako Monzonek. Kemen handikoa zen; grazia eta indarra zituen [...]
Iruzubietan errepidea errekagaz gurutzatzen den puntua konpontzen ari dira. Boilbarreraino egina dago lan hadiena. Auzotetako ur lohaik ere sare nagusira bideratzeko proiektua lantzen daude.