Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Euskal Jaia badator

Zapatu honetarako gonbitea zabaldu du Boga! Ibilaldi Kulturalak eta bazkari txartelak eskura daude jada. Euskal dantzak eta musika tresna herrikoiak izango dira ardatz Euskal Jaian. Prestaketak eginak daude; orain herritarrak animatzea eta parte hartze...

Ondarroako Hitza
Lea-Artibai eta Mutriku
2011/04/04

Zapatu honetarako gonbitea zabaldu du Boga! Ibilaldi Kulturalak eta bazkari txartelak eskura daude jada.

Euskal dantzak eta musika tresna herrikoiak izango dira ardatz Euskal Jaian. Prestaketak eginak daude; orain herritarrak animatzea eta parte hartzea falta da.

Zubi Zahar herri ikastolatik dei berezia egin dute zapatuan ikastolan bertan egingo den bazkarirako txartelak «lehenbailehen» eskuratzeko. «Komeni da aldez aurretik jakitea zenbat jende batuko den bazkaritan, eta horregatik, txartelak gehiago itxaron barik eskuratzeko esan nahi diegu herritarrei», esan dute. Txartelok, ikastolan bertan, Ibilaldiaren dendan edo Xirula tabernan ipini dituzte saltzen.
Baina Euskal Jaia bazkaria baino lehen hasiko da. 12:00etan batuko dira musikariak eta parte hartu nahi duten herritarrak Alde Zaharrean. Handik Itsasaurreraino joango dira kalejiran, eta bertan egongo da eguerdiko jai gunea. Ez da txosna faltako, sagardoagaz eta pintxoekin.
Ondoren, esandako moduan, herri bazkaria egingo dute Zubi Zahar ikastolan, eta bazkalostean jarraituko du euskal jai giroak, bertako jolastokian egingo den erromeriagaz.
Txistulariak, soinu joleak eta pandero joleak deitu dituzte Boga! Ibilaldiko antolatzaileek, eta han egongo dira, egunari doinua emoten. Hainbat herritar be, aldez aurretik girotu dira, euskal dantzen ikastarotxoa eginda. «Baina ikastaroa egin ala ez, herritar alaia egin nahi diegu», esan dute. «Baserritar edo arrantzale jantzita bada, hobe; eta bestela be, umorez jantzita».

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.