Mutriku, zilarra bateletan
Mutrikuko bankadak zilarra eskuratu du bukatu berri den Gipuzkoako Batelen Ligako senior mailan. Igandean zen izatekoa azken estropada, Mutrikun bertan, baina eguraldi txarragatik bertan behera laga behar izan zuten. Banderen banaketa egin zuten, hala ...
Mutrikuko bankadak zilarra eskuratu du bukatu berri den Gipuzkoako Batelen Ligako senior mailan. Igandean zen izatekoa azken estropada, Mutrikun bertan, baina eguraldi txarragatik bertan behera laga behar izan zuten. Banderen banaketa egin zuten, hala ere, aurreko hamaika jardunaldietako puntuak kontuan hartuta. Mutrikuk senior mailan hartu du parte, eta bertan bigarren geratu da, 48 punturekin. San Pedroko batela izan da garaile, 66 punturekin, estropada guztiak irabazita. Hirugarren, Hibaika izan da, 45 punturekin.