«Bakeari bidera urtengo» diote Bolibartik Ziortzara oinez joanez
Bakeraren aldeko ibiladia egingo dute Ziortza-Bolibarren zapatuan. Aurtengoagaz antolatzen duten hirugarren aldia izango da. Ibilaldiagaz «berbetatik ekintzara» pasa nahi dute. «Oinez egitea ekintza bat da bere horretan. Bakeari bidera urten nahi diogu, eta ibiltzen gauden bitartean, hausnarketa bultzatu», azaldu du Ziortza-Bolibarreko parroko Jon Zarragoikoetxeak. 100 parrokia baino gehiagori egin diote parte hartzeko deia. Zapatuan, herriko plazan batuko dira, 10:00etan, ibilbideari hasiera emoteko. Bolibartik Ziortzako kolegiatarako bidea izango da osatuko dutena. «Bi kilometro inguruko bidea dago; poliki otoitz giroan osatuko dugu». Ixiltasunean eta kantuan Antolatzaileak IV. eta V. bikariak izan dira. «Horrek, alde batetik Ermutik hasi eta Arrigorriagaraino doazen herriak hartzen ditu, eta beste alde batik, Bermeo, Gernika, Markina-Xemein, Ondarroa eta inguruko herri guztiak». Ibilaldiaren buruan Bilboko gotzaina eta eskualdeetako ordezkariak joango dira, eta Emon bidea bakeari esaten duen pankarta batek irekiko du martxa. Ibilbidea ixiltasunean egitea proposatzen dute antolatzaileek; nahiz eta tarteka, otoitzak eta kantuak egingo diren. Ziortzako kolegiatara heldu aurretik,bidean hiru egonaldi egingo dituzte. Geldialdiak otoitzerako aprobetxatuko dituzte. Herria bete jende Jende asko batuko denez, gertatzen ari denaren haria denek jarraitu ahal izateko, bidean megafonia jarrita egongo da. «Aurreko bi urtetan jendetza batu da; herriak gainezka egin du», gogoratu du Zarragoikoetxeak. «Horrelakoak berogailu txiki bat bezala izaten dira, taldeak [...]
Bakeraren aldeko ibiladia egingo dute Ziortza-Bolibarren zapatuan. Aurtengoagaz antolatzen duten hirugarren aldia izango da. Ibilaldiagaz «berbetatik ekintzara» pasa nahi dute. «Oinez egitea ekintza bat da bere horretan. Bakeari bidera urten nahi diogu, eta ibiltzen gauden bitartean, hausnarketa bultzatu», azaldu du Ziortza-Bolibarreko parroko Jon Zarragoikoetxeak. 100 parrokia baino gehiagori egin diote parte hartzeko deia. Zapatuan, herriko plazan batuko dira, 10:00etan, ibilbideari hasiera emoteko. Bolibartik Ziortzako kolegiatarako bidea izango da osatuko dutena. «Bi kilometro inguruko bidea dago; poliki otoitz giroan osatuko dugu».
Ixiltasunean eta kantuan
Antolatzaileak IV. eta V. bikariak izan dira. «Horrek, alde batetik Ermutik hasi eta Arrigorriagaraino doazen herriak hartzen ditu, eta beste alde batik, Bermeo, Gernika, Markina-Xemein, Ondarroa eta inguruko herri guztiak». Ibilaldiaren buruan Bilboko gotzaina eta eskualdeetako ordezkariak joango dira, eta Emon bidea bakeari esaten duen pankarta batek irekiko du martxa. Ibilbidea ixiltasunean egitea proposatzen dute antolatzaileek; nahiz eta tarteka, otoitzak eta kantuak egingo diren. Ziortzako kolegiatara heldu aurretik,bidean hiru egonaldi egingo dituzte. Geldialdiak otoitzerako aprobetxatuko dituzte.
Herria bete jende
Jende asko batuko denez, gertatzen ari denaren haria denek jarraitu ahal izateko, bidean megafonia jarrita egongo da. «Aurreko bi urtetan jendetza batu da; herriak gainezka egin du», gogoratu du Zarragoikoetxeak. «Horrelakoak berogailu txiki bat bezala izaten dira, taldeak beti emoten baitu berotasuna eta aurrera egiteko animoa». Ziortzako kolegiatara heldutakoan, bertako fraileek harrera egingo diete, eta Bilboko gotzainak berba batzuk eskainiko dizkie bertan bildutakoei. Bolibarrera jende asko joango dela aurreikusita, bertaratzeko parrokietan antolatu diren autobusak zein zerbitzu publikoa erabiltzeko eskatzen diote jendeari. 09:00etatik aurrera, Ziortzarako bidea ibilgailuentzat itxita egongo dela ere azpimarratu dute.