Aste honetan ireki dute Udabentura eta Udatxiki udalekuetan izena emateko epea. Barikura arte jo ahal izango da Txantxangorri aisialdi taldeko kideengana, eta eurei eman jada herriko ikastetxeetan banatuta dauden izen-emate orriak. 3 urtetik 6 urte bit...
Martxoaren 1ean ibilbidea hasi zuenetik, Herri Bus barriak kexa bat baino gehiago eragin du. Danetara lau jaso dira Udal Erregistro Orokorrean, danak irisgarritasunari lotutakoak. Izan be, aurreko autobusak baino eskailera altuagoak dauzka oraingoak, eta horregatik, erabiltzaileei gaitzagoa egiten zaie igotea eta jaistea. Zailtasunak nagusientzat eta ezinduentzat Lau kexatik bi pertsona nagusiek ipini dituzte, autobusera igo eta jaisteko dauzkaten arazoak argudiatuta, batez be mandatuekin doazenean. Hirugarren kexa batek «umearen kotxeagaz autobusera igotzeko» zailtasuna azaltzen du. Eta laugarrena %89ko ezintasuna daukan herritar batek ipinitakoa da, martxoaren 9an: «Herri Bus barrira igotzeko arazoak dauzkat, batez be, errekaduen orgagaz noanean». Hori horrela, nagusiek zein ezinduek arazorik izango ez duten autobusa ipintzea eskatu zuen. Udalaren erantzuna jaso zuen azkan herritar horrek martxoaren 15eko datagaz. «Jakin eragin behar dizugu autobus zerbitzua esleitu baino lehen dagokion kontsultak egin genituela. Informazio bila ibili ginen aurkeztutako ibilgailuek egin beharreko ibilbide eta egoerentzako egokiak ziren ikusteko, eta hala, egokitzat hartu zen». Dana dala, zerbitzua hobetzeko beharrean ari direla azaldu du Udalak, beti be autobus enpresagaz alkarlanean. Artibai, hobekuntza bila Herritarren kexen jakitun, Herri Bus zerbitzua daroan Artibai enpresak bere esku dagoen guztia egingo duela jakin eragin du «irisgarritasun arazoak konpontzeko». Agertu duenez, autobus barriak arlanpa bat dauka atzeko atean, gurpildun [...]
Hilaren 1etik ekainaren 30era arte ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea zabalik egongo da. Udalak martxoaren 16ko Osoko Bilkuran onartu zuen ibilgailuen errolda eta bertan agertzen direnek dagokien ordainketa egin beharko dute aitatuta...
Salbuespenak aplikatzeko ibilgailuko gidaria edota pertsona horren izenean dagoen ibilgailua izan behar da.
Odola emateko barikuan, 18:00etatik 20:00etara, Zabiel Kultur Etxean, batuko dira herritarrak
Urrezko aizkolarien banakako txapelketan baitan, Rodriguez I eta Iturritzako izan dira onenak, Urrestillan. Iturritzakoak proba guztietan lehen postuan amaitu du, eta aurrean jarri zaizkion aizkolari denak gainditu ditu.
Euria egiten zuela eta, plazan eta ikastolan egin zuten dantzan, Lekeitioko Etorkizuna dantza taldeak antolatutako VI. Umeen Euskal Jaian parte hartu zuten dantzariek. Ikuskizun dotorea eskaini zuten. Atertu zuenean atera ziren Ateatik Lekeitioko Etork...
Etenik bako euriari aurre eginda, 530 mendizale bildu zituen Boga mendi martxak domekan. Antolatzaileek goraipatu egin dute jendeak emondako erantzuna, 05:00etan hasi eta 16:30ak arte egin zuen zirimiria kontuan hartuta. 54 kilometroko ibilbide luzea E...
Aurrera Mendi Taldeak antolatuta, mendi martxa bateratua egingo dute domekan. Durango, Atxarte, Untzilaitz eta Mañaria arteko ibilbidea egingo da. Izena eguena orduko emon behar da: Lekeition Amutxategi bitxidendan, Markina-Xemeinen Disney tindategian...
Bakeraren aldeko ibiladia egingo dute Ziortza-Bolibarren zapatuan. Aurtengoagaz antolatzen duten hirugarren aldia izango da. Ibilaldiagaz «berbetatik ekintzara» pasa nahi dute. «Oinez egitea ekintza bat da bere horretan. Bakeari bidera urten nahi diogu, eta ibiltzen gauden bitartean, hausnarketa bultzatu», azaldu du Ziortza-Bolibarreko parroko Jon Zarragoikoetxeak. 100 parrokia baino gehiagori egin diote parte hartzeko deia. Zapatuan, herriko plazan batuko dira, 10:00etan, ibilbideari hasiera emoteko. Bolibartik Ziortzako kolegiatarako bidea izango da osatuko dutena. «Bi kilometro inguruko bidea dago; poliki otoitz giroan osatuko dugu». Ixiltasunean eta kantuan Antolatzaileak IV. eta V. bikariak izan dira. «Horrek, alde batetik Ermutik hasi eta Arrigorriagaraino doazen herriak hartzen ditu, eta beste alde batik, Bermeo, Gernika, Markina-Xemein, Ondarroa eta inguruko herri guztiak». Ibilaldiaren buruan Bilboko gotzaina eta eskualdeetako ordezkariak joango dira, eta Emon bidea bakeari esaten duen pankarta batek irekiko du martxa. Ibilbidea ixiltasunean egitea proposatzen dute antolatzaileek; nahiz eta tarteka, otoitzak eta kantuak egingo diren. Ziortzako kolegiatara heldu aurretik,bidean hiru egonaldi egingo dituzte. Geldialdiak otoitzerako aprobetxatuko dituzte. Herria bete jende Jende asko batuko denez, gertatzen ari denaren haria denek jarraitu ahal izateko, bidean megafonia jarrita egongo da. «Aurreko bi urtetan jendetza batu da; herriak gainezka egin du», gogoratu du Zarragoikoetxeak. «Horrelakoak berogailu txiki bat bezala izaten dira, taldeak [...]
Udaleko Kontuen Batzorde Bereziak ontzat emon zituen 2010eko kontu orokorrak azken Osoko Bilkuran. Hari dagokion espedientea jendaurrean egongo da aste honen amaierara arte. Epe horretan oharrak zein erreklamazioak egin ditzakete herritarrek.
Borrokan eta pelotoiaren aurreko aldean tiraka ibili da Igor Romero kontinental profesional mailan egin duen lehen lasterketan; lesioa gainditu arren, lasterketa erritmoa hartzeke duela ikusi du Mutrikuko txirrindulari gazteak, eta ezin izan du lasterketa amaitu.
Senior trofeo mailan, Munitibarkoak, Ioritz Odiaga aulestiarra izan du lagun podioan Urriola auzoan jokatu den mendiko motorren lehiaketan.