530 lagunek parte hartu dute ‘Boga’ mendi martxan
Etenik bako euriari aurre eginda, 530 mendizale bildu zituen Boga mendi martxak domekan. Antolatzaileek goraipatu egin dute jendeak emondako erantzuna, 05:00etan hasi eta 16:30ak arte egin zuen zirimiria kontuan hartuta. 54 kilometroko ibilbide luzea E...
Etenik bako euriari aurre eginda,
530 mendizale bildu zituen Boga mendi martxak domekan. Antolatzaileek goraipatu egin dute jendeak emondako erantzuna, 05:00etan hasi eta 16:30ak arte egin zuen zirimiria kontuan hartuta.
54 kilometroko ibilbide luzea Euskal Herriko mendi martxen federazioaren barruan zegoen, eta 150 parte-hartzaile bildu zituen: hamabostek Zubi Zahar Herri ikastolan bertan lo egin zuten. Ibilbide ertaina 250 mendizalek egin zuten, eta txikia 130ek.
Parte-hartzaileak eta antolatzaileak, pozik
Ibilbideak amaitu eta gero, partaideak gustura agertu ziren, eta antolakuntzari dagokionez, bi puntu garrantzitsu azpimarratu zituzten: markaketa oso ondo eginda zegoela batetik, eta kontroletan eta horniduretan egin zitzaien harrera, bestetik.
Gainera, ikastolan bertan lo egiteko eta gosaltzeko aukera be eduki zuten mendizaleek probaren aurretik, eta dutxatzekoa proba amaitu ostean. Hori ere ondo baloratu zuten partaideek.
Antolatzaileak be poz-pozik azaldu dira Boga mendi martxaren joan-etorriagaz, eta zorionak emon nahi izan diete parte-hartzaileei. Zorionak haiei, eta eskerrak mendi martxan laguntzen egon ziren ehun lagunei.