Herri bus barriaren gaineko kexak jaso ditu Udalak
Martxoaren 1ean ibilbidea hasi zuenetik, Herri Bus barriak kexa bat baino gehiago eragin du. Danetara lau jaso dira Udal Erregistro Orokorrean, danak irisgarritasunari lotutakoak. Izan be, aurreko autobusak baino eskailera altuagoak dauzka oraingoak, eta horregatik, erabiltzaileei gaitzagoa egiten zaie igotea eta jaistea. Zailtasunak nagusientzat eta ezinduentzat Lau kexatik bi pertsona nagusiek ipini dituzte, autobusera igo eta jaisteko dauzkaten arazoak argudiatuta, batez be mandatuekin doazenean. Hirugarren kexa batek «umearen kotxeagaz autobusera igotzeko» zailtasuna azaltzen du. Eta laugarrena %89ko ezintasuna daukan herritar batek ipinitakoa da, martxoaren 9an: «Herri Bus barrira igotzeko arazoak dauzkat, batez be, errekaduen orgagaz noanean». Hori horrela, nagusiek zein ezinduek arazorik izango ez duten autobusa ipintzea eskatu zuen. Udalaren erantzuna jaso zuen azkan herritar horrek martxoaren 15eko datagaz. «Jakin eragin behar dizugu autobus zerbitzua esleitu baino lehen dagokion kontsultak egin genituela. Informazio bila ibili ginen aurkeztutako ibilgailuek egin beharreko ibilbide eta egoerentzako egokiak ziren ikusteko, eta hala, egokitzat hartu zen». Dana dala, zerbitzua hobetzeko beharrean ari direla azaldu du Udalak, beti be autobus enpresagaz alkarlanean. Artibai, hobekuntza bila Herritarren kexen jakitun, Herri Bus zerbitzua daroan Artibai enpresak bere esku dagoen guztia egingo duela jakin eragin du «irisgarritasun arazoak konpontzeko». Agertu duenez, autobus barriak arlanpa bat dauka atzeko atean, gurpildun [...]
Martxoaren 1ean ibilbidea hasi zuenetik, Herri Bus barriak kexa bat baino gehiago eragin du. Danetara lau jaso dira Udal Erregistro Orokorrean, danak irisgarritasunari lotutakoak. Izan be, aurreko autobusak baino eskailera altuagoak dauzka oraingoak, eta horregatik, erabiltzaileei gaitzagoa egiten zaie igotea eta jaistea.
Zailtasunak nagusientzat eta ezinduentzat
Lau kexatik bi pertsona nagusiek ipini dituzte, autobusera igo eta jaisteko dauzkaten arazoak argudiatuta, batez be mandatuekin doazenean. Hirugarren kexa batek «umearen kotxeagaz autobusera igotzeko» zailtasuna azaltzen du. Eta laugarrena %89ko ezintasuna daukan herritar batek ipinitakoa da, martxoaren 9an: «Herri Bus barrira igotzeko arazoak dauzkat, batez be, errekaduen orgagaz noanean». Hori horrela, nagusiek zein ezinduek arazorik izango ez duten autobusa ipintzea eskatu zuen.
Udalaren erantzuna jaso zuen azkan herritar horrek martxoaren 15eko datagaz. «Jakin eragin behar dizugu autobus zerbitzua esleitu baino lehen dagokion kontsultak egin genituela. Informazio bila ibili ginen aurkeztutako ibilgailuek egin beharreko ibilbide eta egoerentzako egokiak ziren ikusteko, eta hala, egokitzat hartu zen». Dana dala, zerbitzua hobetzeko beharrean ari direla azaldu du Udalak, beti be autobus enpresagaz alkarlanean.
Artibai, hobekuntza bila
Herritarren kexen jakitun, Herri Bus zerbitzua daroan Artibai enpresak bere esku dagoen guztia egingo duela jakin eragin du «irisgarritasun arazoak konpontzeko». Agertu duenez, autobus barriak arlanpa bat dauka atzeko atean, gurpildun aulkiak-eta igotzeko. Halan eta be, hori arlanpa hori ateratzeko zailtasun bat baino gehiago egoten dela diote. Izan be, arlanpak metro bat eta metro eta erdiko zabalera behar du urteteko, eta Ondarroako kale askotan ezin da arlanparik zabaldu, kalearen zabaleragatik, piboteengatik edo espaloiagatik.
«Hortik aldetik zerbitzua hobe daitekeela» eta datozen hilabeteetan «herriaren orografiari egokitutako» irtenbideak bilatuko dituztela azpimarratu du Artibaik.