Ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko epea zabalik dago Aulestin
Hilaren 1etik ekainaren 30era arte ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea zabalik egongo da. Udalak martxoaren 16ko Osoko Bilkuran onartu zuen ibilgailuen errolda eta bertan agertzen direnek dagokien ordainketa egin beharko dute aitatuta...
Hilaren 1etik ekainaren 30era arte ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea zabalik egongo da. Udalak martxoaren 16ko Osoko Bilkuran onartu zuen ibilgailuen errolda eta bertan agertzen direnek dagokien ordainketa egin beharko dute aitatutako epearen barruan. Horrela egin ezean, premiazko prozeduraren bidez egingo da kobraketa. Kasu honetan, atzerapena, interesak kostak, biderapen gastuak eta hasierako zenbatekoaren %20 gehiago ordaindu beharko dute. Errolda udaletxean ikus daiteke, eta erreklamazioak egiteko aukera dago.