MugerzaIII urrezko aizkorako hurrengo fasean sartu da
Urrezko aizkolarien banakako txapelketan baitan, Rodriguez I eta Iturritzako izan dira onenak, Urrestillan. Iturritzakoak proba guztietan lehen postuan amaitu du, eta aurrean jarri zaizkion aizkolari denak gainditu ditu.
Urrestillako norgehiagokan Mugerza III eta Rodriguez I izan dira azkarrenak. Mutrikuarra eta segoviarra zuzenean pasa dira Urrezko Aizkolarien Banakako txapelketan hurrengo saiora.
Sailkapen proba bi ataletan banatu zuten. Lehenik, aizkolariek 54 ontzako egurra ebaki behar zuten. Saioko hamaika aizkolariak lau taldetan banatu zituzten: lehen hiru taldeetan hiruna aizkolari zeuden ¬ talde bakitzeko hirugarren sailkatua kanporatuta gelditzen zen¬ eta lagaurrenean bi. Mugerzaren taldean, Goñi eta Belauntzaran aritu ziren, eta Iturritzakoak biei irabazi zien: Belauntzaren aurkako lehian, 43 segunduan behar izan zituen; Goñiren aurkakoan, 45.
Bigarren atalean, bikoteka jarri zituzten. Aizkolari bakoitzak bi aldiz neurtu behar iztuen indarrak. Eta galtzaileak kanpoan gelditzen ziren. Proba honetan, Mugerza III.ari Larrañagaren eta Irazuren aurka egitea tokatu zitzaion, eta oraingoan ere, biei irabazi zien. Proba amaitzean, Iturritzakoa Larrañagak baino hamar segundu gutxiago zituen erabiliak, eta Irazu baino 33.
Bi atalak amaituta, saio erabakiorra jokatu zutenak ondoko aizkolariak izan ziren: Rodriguez Iak Larrañagaren aurka eta Irazuk Mugerza III.aren aurka. Aizkolariek 54 ontzako bi enbor bota behar zituzten oraingoan. Galtzaileak ¬Larrañaga eta Irazu¬ kanporatu egin zituzten.
Amaieran, Rodriguezen denbora 4.04 izan zen; Mugerzarena, berriz, 3.22. Mutrikuarra izan zen azkarrena proba guztietan.