Taldearentzako lanean aritu da Romero bere debuteko lasterketan
Borrokan eta pelotoiaren aurreko aldean tiraka ibili da Igor Romero kontinental profesional mailan egin duen lehen lasterketan; lesioa gainditu arren, lasterketa erritmoa hartzeke duela ikusi du Mutrikuko txirrindulari gazteak, eta ezin izan du lasterketa amaitu.
Igor Romero txirrindulariak ez du lortu profesional kontinental mailako bere lehen lasterketa amaitzeko, baina borroakn eta pelotoiaren aurreko aldean tiraka aritu da.
Lasterketa Lizarra izan zen, eta 100 txirrindularitik gorak parte hartu zuten arren, 68 izan helmugaratzea lortu zutenak.
Mallorkako challengean lesionatu zenetik hilabete pasa ondoren, lehian dago, maila lasterketa erritmoa falta zaiola nabari du. Lasterketa hasi aurrean, gogotsun eta animoz zegoen Romero. Eta lasterketan sentsazio onak izan zituen. Ez zuen lortu ihesaldian sartzerik, baina taldekideentzat lanean aritu zen. Pelotoia baino atzerago ere egon zen une baten, baian utrikuarrak indarra atera eta berriro ere, pelotoiarekin bat egitea lortu zuen.