Urritasuna duten pertsonen ibilgailu tasa aldatu egin dute Mendexan
Salbuespenak aplikatzeko ibilgailuko gidaria edota pertsona horren izenean dagoen ibilgailua izan behar da.
Urritasunen bat duten herritarrek ibilgailuen udal tasa ordaintzerako orduan zenbaitsalbuespen izan dituzte aurten. Aurrerantzean, salbuespenak urritasuna duen pertsonak gidatzen duen ibilgailuari ez ezik, haren jabetzakoa den ibilgailuari ere aplikatu zaizkio. Modu horretan, Udalak, urritasuna duten pertsonak eroateko erabiltzen diren ibilgailuak ere hobariak jaso ditzaketenen multzoan sartzen ditu. Horretaz gain, 14 zaldi fiskaletik beherako ibilgailuak haien gaineko tasa ordaintzetik salbuetsi dituzte. Beti ere, gidariak edota ibilgailuaren jabeak urritasunen bat daukala ziurtatuta. Ibilgailuen tasen onurak jaso dituztenak ondoko baldintzak betetzen dituztenak dira: %33-65 bitarteko elbarritasuna aitortua duten pertsonak eta %65eko edo gehiagoko elbarritasuna dutenak. Salbuespenak ezingo zaizkie batera aplikatu eta pertsonako ibilgailu bakarra hartuko da kontuan. Ibilgialu historikoak Ibilgailu historikoek ere ez dute haien gaineko tasa ordaindu beharko. Horretarako, ibilgailuak 25 urtetik gora eduki behar ditu. Salbuespen eta aldaketa guztiak aurten jarri dira indarrean, iazko abenduaren 31ean, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean agertu ondoren.