Kontenedoreak jasotzen dituzten beharginek akordua lortu dute
Martxoaren 23an eta 25ean greba egin ondoren, kontenedoreak jasotzen dituzten beharginak akordu batera ailegatu dira Lea Artibai Amankomunazgoak zabor bilketa egiteko azpikontratatuta daukan Urbasa enpresagaz. Greba mugagabea bertan behera utzi dute. E...
Martxoaren 23an eta 25ean greba egin ondoren, kontenedoreak jasotzen dituzten beharginak akordu batera ailegatu dira Lea Artibai Amankomunazgoak zabor bilketa egiteko azpikontratatuta daukan Urbasa enpresagaz. Greba mugagabea bertan behera utzi dute.
ELA sindikatuak jakitera eman duenez, beharginek eta Urbasak 2011, 2012 eta 2013rako hitzarmena sinatu dute. Akordu horretan adostu dutenez, hiru urteetako bakoitzean soldata igoerak %5ekoak izango dira eta urte bakoitzean 60 ordutan murriztuko da lan jardunaldia. Horrela, 2014an, beharginek 1.592 ordu behar egingo dituzte. Hau da, 35 orduko lanaldia astean.