Lekitto Lekitto mendi martxa dago zapatuan
Ronan Murpyren aldeko azken ekimena izango den Lekitto Lekitto mendi martxa egingo dute zapatuan. Aurretik prestatuta zituzten bi ibilbideei beste bat gehitu diote Aittitta Txiki elkartekoek, eta horrela, hiru ibilbide egongo dira aukeran: 6 kilometrok...
Ronan Murpyren aldeko azken ekimena izango den Lekitto Lekitto mendi martxa egingo dute zapatuan. Aurretik prestatuta zituzten bi ibilbideei beste bat gehitu diote Aittitta Txiki elkartekoek, eta horrela, hiru ibilbide egongo dira aukeran: 6 kilometrokoa, 13 kilometrokoa eta 21 kilometrokoa.
Ibilbide luzearen irteera 08:30ean izango da plazatik. Bertatik irtengo dute bai eta be ibilbide ertainekoek 09:30ean eta ibilbide laburrekoek 10:30ean.
Ibilbideak errazak izango direla jakitera emon dute antolatzaileek. “Luzeenak 700 metroko desnibela dauka, ertainak 500 metrokoa eta txikia erraza eta arina da. Beraz, mundu guztia parte hartzera animatzen dugu”, esan dute.
Ibilbide guztiak banderatxoekin markatuta egongo dira eta Amoroton eta Lekeition hornidura guneak jarriko dituzte.
Aittitta Txiki elkartearen blogean jarri dituzte ibilbidearen mapak.