Ume eta gaztetxoen mendi irteera, Jaizkibelera
Pasai Donibane, Jaizkibel eta Guadalupeko ermitara arteko ibilbidea antolatu du apirilaren 17rako Artibai Mendigoizale Taldeak. Ume eta gaztetxoei zuzendutako egun osoko irteera izango da. 09:00etan Bizkaibus geltokian batu eta autobusez joango dira Pa...
Pasai Donibane, Jaizkibel eta Guadalupeko ermitara arteko ibilbidea antolatu du apirilaren 17rako Artibai Mendigoizale Taldeak. Ume eta gaztetxoei zuzendutako egun osoko irteera izango da.
09:00etan Bizkaibus geltokian batu eta autobusez joango dira Pasai Donibanera, eta bertan, 13 kilometroko ibilbideari ekingo diote. Pasai Donibaneko portutik atera eta herria zeharkatu ostean maldan gora igoko dira Goiko baserriaren albotik. Momentu batean, Jaizkibelera doan errepidearekin bat egingo dute, gero, errepidea utzi eta Jaizkibeleko gailurrera arte jarraituko dute mendi gainetik. Bertan atsedena hartu eta ogitartekoa jan ostean, Guadalupeko ermitara jaitsiko dira.
Irteera apirilaren 17an bada be, aurretiaz izena emon eta ordaindu egin behar da. Horretarako, Artibai Mendigoizale Taldearen lokalera joan behar da eguaztenean 20:00etatik 21:00etara. Nagusiek 10 euro (bazkide ez direnenek 12 euro) eta umeek 5 euro (bazkide ez direnenek 6 euro) ordaindu beharko dute.