Inoizko emanaldi eskaintza zabalenagaz dator aurten Artedrama
Artedrama topaketak apirilaren 25etik 30era dira; antzerkizaleen formakuntzan, bost emakume ariko dira
Aulestiko Udalaren eta Artedramaren artean antolatuta, VI. Artedrama topaketak izango dira, apirilaren 25etik 30era. Bost irakasle ariko dira antzerkizaleen formakuntzan, denak emakumeak. Eta ikasle izan edo ez, antzerkizaleek inoiz baino emanaldi aukera zabalagoa edukikArtedrama topaketak apirilaren 25etik 30era dira; antzerkizaleen formakuntzan, bost emakume ariko dirao dute.
Artedrama Euskal Laborategia (ADEL) berezia da Euskal Herri mailan, arte eszenikoetan euskaraz lan egiten dutenak elkartu, ikasi, eztabaidatu eta dakitena partekatzeko aukera bakarra da eta. Aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizale guztientzat zabaltzen da gune hau, duela sei urtetik hona, Aulestiko Udalaren laguntzagaz.
Gure herrietan eta euskara mugarri aspaldi lanean dabiltzan aktore, ikerlari eta sortzaileak izango dira irakasle eta solaskide: Ainara Gurrutxaga, Miren Tirapu, Maria Urzelai, Miren Gaztañaga eta Iñake Irastorza. «Oso ikastaro intentsoa da: zortzi ordu egunero, eta bi ordutik behin, irakaslea aldatzen da. Formakuntza ematen duten bitartean, irakasleen lanak plazaratzeko aprobetxatzen da».
Sei antzerki saio ikusi ahal izango dira, batzuk esperimentalak; beste batzuk, amateurretik hurbil. Aurrestrenaldiak eta lan sarituak; Donostia saria jaso duen Errautsak lana, adibidez. «Espero dugu postrea gustatzea», adierazi du Lipusek.
Oso gai desberdinak jorratzen dituzten piezak izango dira ikuskizun, «lan ez oso komertzialak». Tartean, baita Iparraldeko antzerkigintza ere.
Lipusen esanetan, Aulestiko Artedrama topaketak erreferente bilakatu dira antzerkizaleen artean. «Ez da oso arrunta izaten holako proposamenak hartzea. Garrantzitsuena da herri ekimenetik sortzen dela. Guk lan garrantitsua egiten dugu, baina ez zen posible izango Udalak apustu hori egingo ez balu».
Artedrama; VI. topaketak
Egitaraua
– Apirilak 25. Antzerkia: Munstroa (Urki Muguruza).
– Apirilak 26. Zinea: Sagarren denbora (Josu Martinez eta Txaber Larroategi).
– Apirilak 27. Antzerkia: Gure bide galduak (Dejabu Panpin laborategi).
– Apirilak 28. Dantza: Stereo (Miren Gaztañaga).
Antzerkia: Heroi heroi (Metrokoadrokoa)
– Apirilak 29. Iduzkilore (22:00etan izango da)
– Apirilak 30. Antzerkia: Errautsak (Le Petit Theatre de Pain, Artedrama eta Dejabu; 22:00etan). Musika: Oreinak (oo:00etan, Gaztetxean).
Oharra. Besterik esan ezean, ikuskizun denak 21:00etan, udal artean izango dira.