Artedrama topaketak apirilaren 25etik 30era dira; antzerkizaleen formakuntzan, bost emakume ariko dira
Musika eskolako txikienak oholtza gainera igo eta euren protagonismoa eta lekua hartuko dute
Lea Artibaiko Eguzki talde ekologistakooi Mendexako Vista Alegre gunean etxeak egitea zentzugabea iruditzen zaigu, arrazoi askogatik. Hasteko, 28 etxebizitza eta parkinga eginez gero, inguru horrek eragin ekologiko eta paisajistiko kaltegarria jasango du. Eta auto gehiago erakarriko ditu lehendik ere itota dagoen leku batera. Hori udalak aparkalekua egiten badu, ze orain arte argi dagoen bakarra da etxeak egingo direla. Aparkalekua egitea aukera bat da bakarrik. Gainera, Mendexan ez dago etxebizitza gehiagoren beharrik, ezta Lekeition ere, hemen ehunka etxe baitaude hutsik, eta gehiago eraikitzeko proiektuak. Etxe huts horiek ondo kudeatu eta banatu behar dira. Gainera, kokapena ikusita, Vista Alegrekoak etxebizitza elitistak izango dira, bigarren etxe lez ibiliko direnak. Horretaz gain, obra egin ondoren, etxe hauek Lekeitioko beste errepideekin lotzeko obrak egin beharko lirateke, eta kalte ekologikoa handiagoa litzateke oraindik ere. Eta ezin dugu ahaztu Lea ibaia ere hortxe bertan dagoela eta Interes Komunitarioko Leku izendatua dagoela. Obra hau egin nahi dutenek diote eraikinen ondoan parke bat atonduko dutela, eta hau «Mendexaren birika berdea» izango dela, Mendexak bestela ere baso eta zelairik izango ez balu bezala! Argi dago etxebizitza hauek egitearen atzean dagoen interes bakarra kostaldeko leku pribilejiatu batean espekulatu eta negozioa egitea dela. Mendexaren etxebizitza politika oso kaltegarria da ingurumenarentzat eta herriaren [...]
Urzabal Guraso Elkarteak eta San Blas Nagusien elkarteak antolatu dute ekimena elkarlanean. Izena meoteko epea hilaren 30ean amaitzen da
Momentura arte alegazio bakarra jaso dute udaletxean; ezker abertzaleak gaur aurkeztuko ditu bereak