Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Eskutitza: ‘Birika berdeak’ behar ditu Mendexak, ala?

Lea Artibaiko Eguzki talde ekologistakooi Mendexako Vista Alegre gunean etxeak egitea zentzugabea iruditzen zaigu, arrazoi askogatik. Hasteko, 28 etxebizitza eta  parkinga eginez gero, inguru horrek eragin ekologiko eta paisajistiko kaltegarria jasango du. Eta auto gehiago erakarriko ditu lehendik ere itota dagoen leku batera. Hori udalak aparkalekua egiten badu, ze orain arte argi dagoen bakarra da etxeak egingo direla. Aparkalekua egitea aukera bat da bakarrik. Gainera, Mendexan ez dago etxebizitza gehiagoren beharrik, ezta Lekeition ere, hemen ehunka etxe baitaude hutsik, eta gehiago eraikitzeko proiektuak. Etxe huts horiek ondo kudeatu eta banatu behar dira. Gainera, kokapena ikusita, Vista Alegrekoak etxebizitza elitistak izango dira, bigarren etxe lez ibiliko direnak. Horretaz gain, obra egin ondoren, etxe hauek Lekeitioko beste errepideekin lotzeko obrak egin beharko lirateke, eta kalte ekologikoa handiagoa litzateke oraindik ere. Eta ezin dugu ahaztu Lea ibaia ere hortxe bertan dagoela eta  Interes Komunitarioko Leku izendatua dagoela. Obra hau egin nahi dutenek diote eraikinen ondoan parke bat atonduko dutela, eta hau «Mendexaren birika berdea» izango dela, Mendexak bestela ere baso eta zelairik izango ez balu bezala! Argi dago etxebizitza hauek egitearen atzean dagoen interes bakarra kostaldeko leku pribilejiatu batean espekulatu eta negozioa egitea dela. Mendexaren etxebizitza politika oso kaltegarria da ingurumenarentzat eta herriaren [...]

Lea-Artibai eta Mutriku
2011/04/13

Lea Artibaiko Eguzki talde ekologistakooi Mendexako Vista Alegre gunean etxeak egitea zentzugabea iruditzen zaigu, arrazoi askogatik.
Hasteko, 28 etxebizitza eta  parkinga eginez gero, inguru horrek eragin ekologiko eta paisajistiko kaltegarria jasango du. Eta auto gehiago erakarriko ditu lehendik ere itota dagoen leku batera. Hori udalak aparkalekua egiten badu, ze orain arte argi dagoen bakarra da etxeak egingo direla. Aparkalekua egitea aukera bat da bakarrik.
Gainera, Mendexan ez dago etxebizitza gehiagoren beharrik, ezta Lekeition ere, hemen ehunka etxe baitaude hutsik, eta gehiago eraikitzeko proiektuak. Etxe huts horiek ondo kudeatu eta banatu behar dira. Gainera, kokapena ikusita, Vista Alegrekoak etxebizitza elitistak izango dira, bigarren etxe lez ibiliko direnak.
Horretaz gain, obra egin ondoren, etxe hauek Lekeitioko beste errepideekin lotzeko obrak egin beharko lirateke, eta kalte ekologikoa handiagoa litzateke oraindik ere. Eta ezin dugu ahaztu Lea ibaia ere hortxe bertan dagoela eta  Interes Komunitarioko Leku izendatua dagoela.
Obra hau egin nahi dutenek diote eraikinen ondoan parke bat atonduko dutela, eta hau «Mendexaren birika berdea» izango dela, Mendexak bestela ere baso eta zelairik izango ez balu bezala! Argi dago etxebizitza hauek egitearen atzean dagoen interes bakarra kostaldeko leku pribilejiatu batean espekulatu eta negozioa egitea dela.
Mendexaren etxebizitza politika oso kaltegarria da ingurumenarentzat eta herriaren biziarentzat: txaletak egin dituzte herrigunean eta etxeak egin nahi dituzte kostaldean. Baina bultzatu behar diren hiriak bestelakoak dira: herriguneak ahalik eta gehien aprobetxatu behar dira, dentsitate handiko etxeak eta auzoak eginda, inguru naturalak ahalik eta gutxien urbanizatzeko eta zerbitzuak herritar guztien esku egoteko. Eta kostaldea bakean laga behar da!
Ez da harritzekoa Vista Alegreko jabeek (obraren bultzatzaileek) negozioa egin nahi izatea. Gogorra dena da udal gestorako politikariek negozio horretan parte hartzea, horretarako herriko arau subsidiarioak aldatuta. Zoritxarrez, ez da gure eskualdeko kostaldean egin nahi den lehenengo negozio urbanistikoa! Azken aldian zementoak leku gehiegi hartu du gure haitz eta hondartzetan!
Vista Alegre-n egin behar dena dagoen gune berdea berreskuratzea da, eta ez gehiago degradatu eraikin berriak eta aparkalekua eraikita. Eta herritarrek zer nahi duten jakiteko, egin dezatela gestorakoek herri kontsulta lotesle bat maiatzeko hauteskundeetan. Orduan jakingo da bene-benetan proiektu hori herritarren intereserako den ala ez!
Joseba Zabaleta eta Fernando Salegi. Lea-Artibaiko Eguzki.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Kultura, Bizkaia, 2026ko Durangoko Azoka

Betiko Durangoko Azoka, koxka bat handituta

Kirola, Bizkaia

Blas Ziarreta hil da, Bigarren Mailan zirela Sestao, Athletic B eta Eibar zuzendu zituen entrenatzailea

Euskal Ligako Bizkaiko klubek salatu dute desabantailan aritzen direla

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Kultura, 2026ko Durangoko Azoka, Bizkaia

Hogei ikuskizun aurkeztuko dituzte ‘DA! Pro’ topaketan, azaroaren 24an eta 26an

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.