Jendaurreko lehen emanaldia eskainiko dute gaur gaztetxoek
Musika eskolako txikienak oholtza gainera igo eta euren protagonismoa eta lekua hartuko dute
Nire lehen emanaldia izenpean iragarri du Tarine musika eskolak , gaur, 19:00etan, udaletxean, eskainiko duten kontzertua. Eskolako txikienak izango dira protagonista eta oholtzara igotzen diren lehen aldia izango da.
Ekimen hau egiten duten bigarren aldia izango da aurten. «Iaz hasi ginen pentsatuaz, eskolako txikienek ere euren lekua eta protagonismoa izan ebhar dutela», azaldu dute eskolatik. «Umeekin eta umeentzat pentsatutako ikuskizuna izaten da».
Lehen mailako ikasleak ikasten ari diren musika tresnekin igoko dira oholtzara eta ikasten ari direna jendaurrean erakutsiko dute.