Nagusientzako gimnasia saioak antolatu dituzte maiatzerako
Urzabal Guraso Elkarteak eta San Blas Nagusien elkarteak antolatu dute ekimena elkarlanean. Izena meoteko epea hilaren 30ean amaitzen da
Urzabal Guraso Elkarteari eta San Blas Nagusien Elkarteari eske, nagusiek gimnasia egiteko saioa edukiko dute maiatzean. Ekimen honen bidez adin guztietako herritarrei «gorputza mugituaz osasuntsu mantentzeko aukera» emon nahi diete.
Ikastaroa bariku goizetan izango da: maiatzaren 6an, 13an, 20 eta 27an izango dira kalseak, 10:00etatik 11:15era bitartean. Eta klasean erakusketa aretoan (frontoi ondoan) emongo dira.
Irakaslea Agurtzane Lopez izango da. «Edozein adinetan ariketa fisikoa egitea oso garrantzitsaua dela badakigu, baina bereziki garrantzitsua da nagusien kasuan», adierazi du. «Kontua da, gehien behar dugun adin horretan, lotsa emoten digula, gai ez garela pentsatzen dugula… Kontu horiek alde batera utzi eta probatzera animatu nahi ditut guztiak».
Lopezek gimnasia egitearen onurak azaltzeaz gain, gorputzean nabaritzersa gonbidatzen ditu adin batetik aurrerakoak. «Hasieran gomendio emongo digun norbait behar izaten dugu, eta gero mugimenduan jartzea besterik ez zaigu gelditzen. Ariketa fisikoa egiteak hobeto sentiarazten gaitu, bizirik eta pozarren», azpimarratu nahi izan du.
Ikastaroan parte hartu nahi dutenek hilaren 30a aurretik emon beharko dute izena Kantokon edota Josuneren dendan. «Nagitasuna, alperkeria, beldurrak eta lotsak alde batera utzi eta norbere osasunaren alde pauso bat emotera gonbidatzen ditut aulestiarrak».