Lazkaoko saioa irabazita elite mailako ligaxkan sartu da Ugaitz Mugerza
Urrezko Aizkolarien Txapelketen aurera egitea «zaila» izan dela adierazi du Mugerzak; elite mailako ligaxkan, Iturritzakoak B taldea osatu du Lopez eta Atutxarekin batera.
Lazkaoko saioa zen ligaxkan sartzeko Ugaitz Mugerzak pasa beharreko azken proba, eta denbora onena lortuta aurrera egitea lortua du Iturritzakoak.
Lazkaon Antonio Senosiain eta Iñaki Azurmendirekin batera aritu zen. Proba egin aurrean, zail ilusten zuen aurrera egin eta urrezkoa aizkolarien txapelketako ligaxkan sartzea. Lanak egin ondoren, ordea, oso bestelako aizan zen egoera. Izan ere, Mugerza II.a izan zen lan guztiak egiteko denbora gutxien erabili zuena. «Egia esan behar badut ez nuen espero», aitortu du aizkolari gazteak. «Ez nintzen guztiz gustura aritu. Urrezko aizkolarien binakakoa gogorra izan zen eta gero zenbait torneotan ere aritu naiz. Horren ondoren, pixka batez gelditzea erabaki nuen. Banakakora sasoi betean heldu ez naizelakoan nago». Mugerzak Lazkakoko saioa osatzeko 16.33ko denbora egin zuen; Azurmendik, 16.47 eta Senosiainek, 18.48. Azlken sailkatua kanporatua izan zen zuzenean.
Aurrerantzean, elite mailako ligaxkan aritu beharko da Mugerza. Taldetan banatuta daude ligaxka jokatzera heldu diren aizkolariak. Mugerza B taldean dago Juan Jose Lopez Azpilikueta eta Aitzol Atutxarekin batera. «Aurrekoa zaila iruditu bazitzaidan, oraingoan aurrera egiteko mirariren bat edo beharko dut», dio irribarrez. «Baina tarteka ere izaten dira horrelakoak; bestela begira Bartzelona eta Realarekin gertatua! Ez dut inoiz esperantzarik galtzen eta plazara dena ematera aterako naiz, beti egiten dudan bezalaxe». Hurrengo astean hasiko dira B taldeko aizkolariak martxan. Bburuz buru aritu beharko dute, denek denen aurka. Hori egindakoan, lehen bi postuetan gelditzen diren aizkolariek egingo dute aurrera.