Lekeitioko Hitza 2011-05-03 13:50:56
Jende ugari bildu zen Karraspion Bertso Kirol elkarteak antolatutako zaldi lasterketen kontura. Lea-Artibaiko ordezkari bakarra Isasi gernikarragaz aritu zen lehian, baina erorikoa tarteko, ezin izan du Karraspioko proba bukatu.
Jendetza bil da aurten ere Karraspioko zaldi lasterketak ikusteko. Odol garbiko zein gurutzatuko zaldien probak zeuden. Azken horietan parte hartu zuten Lea-Artibaiko zein Busturialdeko ordezkariek. Eta hain zuzen be, gernikako zalduna, Ariane Isasi, izan da gurutzatuen mailan irabazle.
Lehen lasterketan, zaldunek ez zituzten animaliak gehiegi behartu. Bigarren saiorako errreserbatu zituzten indarrak. Lehen bi postuetan, Txomin Zubia zumaiarra eta Ariane Isasi gernikarra sartu ziren, hurrenez hurren. Gurutzatuetan, lehia haien arteaizango zela ikus zitekeen. Bigarren lasterketan zaldiei gogor eragin eta hasieratik amaierara, Isasi eta Zubia aurrean joan ziren. Oraingoan, gernikarra aurretik.
Maila horretan aritu zen ere Lea-Artibaiko ordezkari Gontzal Hernando. Zorte txarra izan zuen Etxebarrikoak. Bigarren lasterketan erorikoa izan ¬ez zuen minik hartu¬ eta ezin izan zuen proba amaitu.
Odol garbikoen artean irabazlea Artzentanlesko (Bizkaia) Carlos Andres izan zen onena.