Zapatuan eta domekan ospatuko dira santakurutzak
Txistularien kalejiragaz hasiko dira zapatuan Santa Kurutzeko Jaiak. Zelaiko puntako ermitak ateak zabalduko ditu aurten be auzoko eta herriko lagunentzat. Egun biko egitaraua prestatu dute auzotarrek aurtengorako. Zapatuan, 10:00etan, txistulariekin hasi eta domeka iluntzera arte girorik ez dute faltako. Jaietako meza nagusia 12:30ean izango da, zapatuan, Santa Kurutzeko ermitan, eta urtero legez, osteko Zerutxu dantza taldearen ekitaldia eta mokadutxoa ez dira oraingoan be faltako. 16:30ean ekingo diote baarriro zapatuko jaiari. Nagusientzako Mus Txapelketa antolatu dute, umeak, barriz, buruhandiak eta jolasak edukiko dituzte. Musean jokatu nahi dutenek 20 euro ordaindu behar dute izena emoterakoan, Naroki eta Ilunpe tabernetan. Sari ederrak egongo dira: 240 euro eta txapela lehenengoarentzat, 160 euro eta garaikurra bigarren bikotearentzat, 80 euro hirugarrenentzat eta 40 euro laugarrenentzat. Bestalde, aurten be, Santa Fe trena, zezen mekanikoa, puzgarriak eta karaokea ekarriko dituzte auzotarrek umeen gozamenerako. Eguna gustura amaitzeko, txokolatada eta magoa egongo dira. Magia ikuskizuna 19:00etan hasiko da. Herri bazkaria, domekan Domekarako utzi dute auzokoek herri bazkaria. Iaz izandako harrera ona ikusita, errepikatzea erabaki dute. Bertan parte hartzeko, baina, izena 94-616 63 43 edo 94-616 75 04 telefono zenbakira deituta emon beharko da. Azken eguna maiatzaren 4a izango da, eta herri bazkaria, barriz, 14:30ean egingo dute. Bazkalostean, 16:30ean, Briska Txapelketa [...]
Txistularien kalejiragaz hasiko dira zapatuan Santa Kurutzeko Jaiak. Zelaiko puntako ermitak ateak zabalduko ditu aurten be auzoko eta herriko lagunentzat.
Egun biko egitaraua prestatu dute auzotarrek aurtengorako. Zapatuan, 10:00etan, txistulariekin hasi eta domeka iluntzera arte girorik ez dute faltako.
Jaietako meza nagusia 12:30ean izango da, zapatuan, Santa Kurutzeko ermitan, eta urtero legez, osteko Zerutxu dantza taldearen ekitaldia eta mokadutxoa ez dira oraingoan be faltako.
16:30ean ekingo diote baarriro zapatuko jaiari. Nagusientzako Mus Txapelketa antolatu dute, umeak, barriz, buruhandiak eta jolasak edukiko dituzte.
Musean jokatu nahi dutenek 20 euro ordaindu behar dute izena emoterakoan, Naroki eta Ilunpe tabernetan. Sari ederrak egongo dira: 240 euro eta txapela lehenengoarentzat, 160 euro eta garaikurra bigarren bikotearentzat, 80 euro hirugarrenentzat eta 40 euro laugarrenentzat.
Bestalde, aurten be, Santa Fe trena, zezen mekanikoa, puzgarriak eta karaokea ekarriko dituzte auzotarrek umeen gozamenerako. Eguna gustura amaitzeko, txokolatada eta magoa egongo dira. Magia ikuskizuna 19:00etan hasiko da.
Herri bazkaria, domekan
Domekarako utzi dute auzokoek herri bazkaria. Iaz izandako harrera ona ikusita, errepikatzea erabaki dute. Bertan parte hartzeko, baina, izena 94-616 63 43 edo 94-616 75 04 telefono zenbakira deituta emon beharko da. Azken eguna maiatzaren 4a izango da, eta herri bazkaria, barriz, 14:30ean egingo dute.
Bazkalostean, 16:30ean, Briska Txapelketa jokatuko da. Izen emotea 10 euro izango da bikoteko. Sariak: 120 euro eta txapela, 80 euro eta garaikurra, 40 euro eta 20 euro izango dira.