Eskola gunea, gorri
Eskola sarreran eta irteeretan trafiko handia egoten dela eta, eskola gunea gorriz asfaltatu du Udalak. Helburua ohiko kaletik desberdintzea da, segurtasuna lortzeko eta gidariek eskola gunean zehar doazela jabetzeko. Egoitza sarreratik Kristo portalek...
Eskola sarreran eta irteeretan trafiko handia egoten dela eta, eskola gunea gorriz asfaltatu du Udalak. Helburua ohiko kaletik desberdintzea da, segurtasuna lortzeko eta gidariek eskola gunean zehar doazela jabetzeko. Egoitza sarreratik Kristo portaleko eta Ateako zatia hasi arte eta hortik futbol zelaiko sarreraino jarri dute lurzoru gorria. Gune horretan hogei kilometro orduko abiadura hartu ahalko da bakarrik. Behar horiek egiteko 82.000 euroko aurrekontua izan du Lekeitioko Udalak.