Isuna ordaintzeko zozketa egin dute
2007an saihesbidearen kontra egin zen bizikleta martxan parte hartzeagatik 900 euroko isuna jarri zieten Lekeitioko hamalau gazteri. 12.600 euroko isun hori ordaintzeko zozketa antolatu zuen Lekeitioko Gazte Asanbladak, eta domekan zotz egin dute. 1....
2007an saihesbidearen kontra egin zen bizikleta martxan parte hartzeagatik 900 euroko isuna jarri zieten Lekeitioko hamalau gazteri. 12.600 euroko isun hori ordaintzeko zozketa antolatu zuen Lekeitioko Gazte Asanbladak, eta domekan zotz egin dute. 1.329 zenbakiarentzat izango da lehenengo saria –ordezkoa 1.333– eta 2.027 zenbakia duenarentzat bigarrena –ordezkoa 1.909–.
Saridunek datorren eguaztenera arte edukiko dute saritutako txartelak aurkezteko epea. Horretarako, 685-712 845 edo 607-449 051 telefonoetara deitu behar dute. Lehenengo saria bizikleta bat da eta bigarrena Talasoterapia Zirkuitua Zumaian.