Lokalaren urteurrena, jai giroan
Etxebarriko Gazte lokalaren lehen urteurrena ospatu dute herriko gazte, nagusi eta umeek. Lokalak hamar urte inguru izango ditu, baina hainbat behar egin ondoren, txukundu eta gazteek bere ardura hartu zuten iaz. Urtemuga hori gogoan, egun guztiko jaia...
Etxebarriko Gazte lokalaren lehen urteurrena ospatu dute herriko gazte, nagusi eta umeek. Lokalak hamar urte inguru izango ditu, baina hainbat behar egin ondoren, txukundu eta gazteek bere ardura hartu zuten iaz. Urtemuga hori gogoan, egun guztiko jaia prestatu zuten gazteek. 11:00etatik goizaldera arte piraguak, eskalada, futbola eta bazkaria be izan zituzten. Jaiak aldarrikapena be izan zuen. Lokala txiki geratu zaie eta alboan dagoena lortu nahian dabiltza. Bide horretan, 204 sinadura batu dituzte eskaria Udalera eroateko. Egitarauan geldiunea egin eta lokalaren handitzea eskatzeagaz gainera, orain arteko herritarren laguntza eskertu zuten.