Mus txapelketa Guzurmendin
Urtero legez, Guzurmendin batuko dira mus zaleak norgehiagokan. Hamazazpigarren Mus Txapelketa jokatuko da datorren astelehenean hasita. Astelehenetik eguenera jokatuko dituzte partidak mus zaleek Lau Erregeetara. Hitzordua 22:00etan izango da, taberna...
Urtero legez, Guzurmendin batuko dira mus zaleak norgehiagokan. Hamazazpigarren Mus Txapelketa jokatuko da datorren astelehenean hasita.
Astelehenetik eguenera jokatuko dituzte partidak mus zaleek Lau Erregeetara. Hitzordua 22:00etan izango da, tabernan bertan.
Oraindik badago lehiaketan parte hartzeko aukera, izena emoteko azken eguna eguena izango da-eta. Gainera, lehiaketa lekeitiarrei eta ingurukoei zabalik dago; baldintza bakarra bikoteko 20 euro jartzea da.
Lehiaketak hilabete inguru iraungo du, izena emoten duten bikoteen arabera.