Antxoa asko, baina tamaina txikikoa ari da sartzen
Antxoa barra-barra ari da sartzen Ondarroako portuan, baina kanpaina borobila izateko tamainua ari da huts egiten. Hori gertatu da Aste Santuko egunetan eta horixe gertatu da aste honetan be. Ondarroako Kalare Deuna Kofradian ez zegoen mugimendu handirik atzo 11:10ean. Itsasontzi bat edo bestek ekarrita zeukan antxoa ordurako. Txitxarroagaz nahastuta ekarri zituzten, baina, 5.000 bat kilo, eta saldu barik geratu ziren. Garauak, gainera, txikiak ziren frabiketarako. Goizeko emaitzak eguerdian hobetu ziren. 12:00etarako espero zituzten Galiziako eta Euskal Herriko hogei-bat itsasontzi. Kantauriarrik ez zuten espero, ez eta antxoa handirik be. Kupoaren erdia pasatuta Azkan asteetan lehorreratzen ari den antxoa gaztea da, barrukoa, 20-30 miliatara dagoena. Kiloan 40 garau sartzen dira. Kanpoan be, 70 miliatara, nahikoa antxoa gaztea ari dira arrantzatzen. Kiloan 30-35 garau sartzen dira. Bataz besteko kiloaren prezioa 1,60 eta 1,90 euro artekoa izan da. «Merkeen euro 1en eta garestien 3 euro bueltan ari gara saltzen bentan», esan du arduradunak. Preziorik onena astelehenetan eta martitzenetan egiten du kiloak, gero jaisten joaten da. Oraingo eguaztenean, esate baterako, 140 tona ekarri zituzten itsasontziek, gaztea. Kiloak 1,80 egin zituen. Aurreko astera begiratuta, ondo joan zen kanpaina, eta barikuan arrain guztiei ipini zitzaien bandera. Gaur, barriz, antxoari ipiniko zaio bandera. Kupo erdia pasatuta, 7.000 tona [...]
Antxoa barra-barra ari da sartzen Ondarroako portuan, baina kanpaina borobila izateko tamainua ari da huts egiten. Hori gertatu da Aste Santuko egunetan eta horixe gertatu da aste honetan be.
Ondarroako Kalare Deuna Kofradian ez zegoen mugimendu handirik atzo 11:10ean. Itsasontzi bat edo bestek ekarrita zeukan antxoa ordurako. Txitxarroagaz nahastuta ekarri zituzten, baina, 5.000 bat kilo, eta saldu barik geratu ziren. Garauak, gainera, txikiak ziren frabiketarako.
Goizeko emaitzak eguerdian hobetu ziren. 12:00etarako espero zituzten Galiziako eta Euskal Herriko hogei-bat itsasontzi. Kantauriarrik ez zuten espero, ez eta antxoa handirik be.
Kupoaren erdia pasatuta
Azkan asteetan lehorreratzen ari den antxoa gaztea da, barrukoa, 20-30 miliatara dagoena. Kiloan 40 garau sartzen dira. Kanpoan be, 70 miliatara, nahikoa antxoa gaztea ari dira arrantzatzen. Kiloan 30-35 garau sartzen dira. Bataz besteko kiloaren prezioa 1,60 eta 1,90 euro artekoa izan da. «Merkeen euro 1en eta garestien 3 euro bueltan ari gara saltzen bentan», esan du arduradunak. Preziorik onena astelehenetan eta martitzenetan egiten du kiloak, gero jaisten joaten da.
Oraingo eguaztenean, esate baterako, 140 tona ekarri zituzten itsasontziek, gaztea. Kiloak 1,80 egin zituen. Aurreko astera begiratuta, ondo joan zen kanpaina, eta barikuan arrain guztiei ipini zitzaien bandera. Gaur, barriz, antxoari ipiniko zaio bandera.
Kupo erdia pasatuta, 7.000 tona inguru, hil amaierarako arreikusten dute kanpaina amaitzea.