Etxebarriko seigarren mendi ibilaldia, domekarako prest
Bost orduko eta hiru orduko ibilbideak izango dituen mendi ibilaldia antolatu du domekarako ETX Kultur Elkarteak. Biak Plaza barritik irtengo dira, luzeena 07:30ean eta laburragoa 10:00etan. Etxebarria, Kalamua, Urkaregi, Aistei Nagusi, Laborgain, Adri...
Bost orduko eta hiru orduko ibilbideak izango dituen mendi ibilaldia antolatu du domekarako ETX Kultur Elkarteak. Biak Plaza barritik irtengo dira, luzeena 07:30ean eta laburragoa 10:00etan.
Etxebarria, Kalamua, Urkaregi, Aistei Nagusi, Laborgain, Adrin, Egixar, Xemein eta Etxebarritik pasatuko da 23 kilometroko ibilaldi luzea. Laburra, barriz, Etxebarritik irten eta Barenda, Ibargun, Arrixa, Etxarte, Urbitxe eta Goiko Lane zeharkatu ondoren, Etxebarrira bueltatuko da. Danetara sei kilometro egingo dituzte ibilaldi txikian parte hartzen dutenek.
Seinaleztatuta
Ibilbide guztiak prest utziko dituzte antolatzaileek domekarako. Halan, bidea geziz eta zintaz seinaleztatuta egongo da. Horretaz gainera, hornidura postua be jarriko dute Urkaregin.
Ibilbideak errazak izango dira. Luzean igo beharko den tontorrik handiena Kalamua izango da, eta bera ibilbidearen hasieran aurkituko dute parte-hartzaileek.
Antolatzaileek jakitera emon dutenez, seigarren mendi ibilaldian parte hartzeko izena egunean bertan emon beharko da, proba hasi aurretik.