Merkatuko obrak amaitzeko prest
Aste honetan amaituko ditu Lekeitioko Udalak merkatu plazako komunak barritzeko lanak. Hilabeteko beharren ondoren, margotzea besterik ez da faltako. Komunak barritu eta irisgarritasuna bermatzea izan da Udalaren asmoa. Aurrekonturik ez zegoela eta, ig...
Aste honetan amaituko ditu Lekeitioko Udalak merkatu plazako komunak barritzeko lanak. Hilabeteko beharren ondoren, margotzea besterik ez da faltako.
Komunak barritu eta irisgarritasuna bermatzea izan da Udalaren asmoa. Aurrekonturik ez zegoela eta, igogailua jarri zutenean, egiteko geratu ziren komunak eta falta ziran beharrak amaitu nahi izan dute.
Obraren helburua «komunen barrua barritzea izan da, mugitzeko arazoak dituztenentzako egokiak izateko».
Komun gehiago
Emakumeen bainugelek hiru komun edukiko dituzte, eta euretako bat egokitua izango da. Gizonezkoen bainugelak, barriz, komun egokitu bat eta pixatokiak edukiko ditu. Horretaz gainera, barandak jarriko dituzte eskilaren alde bietan eta bigarren solairuko hormak eta sabaia margotuko dituzte.
Obraren aurrekontua 48.000 eurokoa izan da.