Onko deklaratzera, barikuan
Mikel Onko Santesteban Markina-Xemeingo preso ohi gazteak deklaratzera joan beharko du Auzitegi Nazionalera barikuan. Mobilizazioak egingo dituzte, gertaera hori salatzeko. Joan den astean Mikel Onkoren senideen etxean aurkeztu zen polizia, zitazioaren...
Mikel Onko Santesteban Markina-Xemeingo preso ohi gazteak deklaratzera joan beharko du Auzitegi Nazionalera barikuan. Mobilizazioak egingo dituzte, gertaera hori salatzeko.
Joan den astean Mikel Onkoren senideen etxean aurkeztu zen polizia, zitazioaren barri emonez. Nahiz eta zitazioaren arrazoiak ez jakin, Markina-Xemeingo Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Espainiako Gobernuak «herri honen aurka darabilen estrategia errepresiboaren barruan» kokatu du gertaera, eta gazteriak bizi duen «jazarpen polizial eta juridikoaren» etetea exijitu du.
Azkenik, gertaera horren inguruan edo etorkizunean gerta daitezkeen beste kasu batzuen aurrean antolatuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.