Zubi Zahar herri ikastolak Kafe Marina hartu du maiatzeko asteburuetarako
Maiatzeko bariku, zapatu eta domeketan zabalik egongo da Kafe Marina Zubi Zahar herri ikastolaren ekimenez. Inaugurazioa gaur 18:00etan izango da. Gaurko legez, 18:00etan zabalduko da datozen hiru barikuetan be taberna, eta 24:00etan itxiko dute; ordut...
Maiatzeko bariku, zapatu eta domeketan zabalik egongo da Kafe Marina Zubi Zahar herri ikastolaren ekimenez. Inaugurazioa gaur 18:00etan izango da.
Gaurko legez, 18:00etan zabalduko da datozen hiru barikuetan be taberna, eta 24:00etan itxiko dute; ordutegi zabala edukiko du zapatuetan 12:00etatik 24:00etarakoa, eta domeketan 12:00etatik 15:00ak artekoa.
Edariaz gain, ogitartekoak eta pintxoak zerbitzatuko dituzte.
Ibilaldi egunean irekiko da azkanengoz taberna.