Haur kantarien doinuak, plazan
Asteburuan martxan jarriko da 2011ko Euskal Herriko Haur Kantarien Txapelketa. Lekeition lehiatuko da zapatuan Bizkaiko lehenengo kanporaketa. Danetara 16 abeslarik kantatuko dute 19:00etan hasita plazako kioskoan. Bizkaiko hainbat herrietako partaideak dira eta euren artean Lekeitioko parte-hartzaile bi, Ziortza-Bolibarko bat eta Markina-Xemeingo bat daude. Lekeitioko Olatz Meabe eta Ziortza-Bolibarko Lorea Zulaika bakarka arituko dira eta Markina-Xemeingo eta Lekeitioko talde banak be abestuko dute. Bi maila egongo dira, 6 urtetik 9 urtera artekoena eta 10 urtetik 15 urtera artekoena, eta parte-hartzaile bakoitzak bina abesti kantatuko ditu nahi badute musikagaz lagunduta. Lau kanporaketa Lekeitioko Zehatz Mehatz taldearen laguntzagaz, Euskal Kantu Zaleen Elkarteak antolatzen duen lehiaketaren helburua umeei euskaraz kantatzeko zaletasuna bultzatzea da. «Umetatik euskaraz kantatzen hastea da garrantzitsuena», diote. Kantak partaide bakoitzak aukeratuko ditu eta Euskal Kantu Zaleen Elkarteko kideak, bere garaian abeslari izandakoak eta musikariak osotuko dute epaimahaia. Lekeitiokoaz gainera, beste hiru kanporaketa egingo dira Bizkaian. Domekan Getxoko Andres Isasi Musika Eskolan batuko dira kantuzale gazteak, maiatzaren 14an Ugaoko Udiarraga ermitan eta maiatzaren 27an Durangoko Plateruena Antzokia izango da txapelketaren topagunea. Kanporaketak amaitutakoan esango ditu epaimahaiak Bizkaiko finalisten izenak. Horiek, ekainaren 5ean izango dute hitzordua, 12:00etan, Bilboko Euskalduna jauregian. Euskal herriko finala, berriz, Hazparneko mendala gelan jokatuko da ekainaren 11n 15:30ean. Urte [...]
Asteburuan martxan jarriko da 2011ko Euskal Herriko Haur Kantarien Txapelketa. Lekeition lehiatuko da zapatuan Bizkaiko lehenengo kanporaketa.
Danetara 16 abeslarik kantatuko dute 19:00etan hasita plazako kioskoan. Bizkaiko hainbat herrietako partaideak dira eta euren artean Lekeitioko parte-hartzaile bi, Ziortza-Bolibarko bat eta Markina-Xemeingo bat daude.
Lekeitioko Olatz Meabe eta Ziortza-Bolibarko Lorea Zulaika bakarka arituko dira eta Markina-Xemeingo eta Lekeitioko talde banak be abestuko dute.
Bi maila egongo dira, 6 urtetik 9 urtera artekoena eta 10 urtetik 15 urtera artekoena, eta parte-hartzaile bakoitzak bina abesti kantatuko ditu nahi badute musikagaz lagunduta.
Lau kanporaketa
Lekeitioko Zehatz Mehatz taldearen laguntzagaz, Euskal Kantu Zaleen Elkarteak antolatzen duen lehiaketaren helburua umeei euskaraz kantatzeko zaletasuna bultzatzea da. «Umetatik euskaraz kantatzen hastea da garrantzitsuena», diote.
Kantak partaide bakoitzak aukeratuko ditu eta Euskal Kantu Zaleen Elkarteko kideak, bere garaian abeslari izandakoak eta musikariak osotuko dute epaimahaia.
Lekeitiokoaz gainera, beste hiru kanporaketa egingo dira Bizkaian. Domekan Getxoko Andres Isasi Musika Eskolan batuko dira kantuzale gazteak, maiatzaren 14an Ugaoko Udiarraga ermitan eta maiatzaren 27an Durangoko Plateruena Antzokia izango da txapelketaren topagunea.
Kanporaketak amaitutakoan esango ditu epaimahaiak Bizkaiko finalisten izenak. Horiek, ekainaren 5ean izango dute hitzordua, 12:00etan, Bilboko Euskalduna jauregian. Euskal herriko finala, berriz, Hazparneko mendala gelan jokatuko da ekainaren 11n 15:30ean.
Urte asko dira, euskal kantu txapelketa hori Lekeition izan zen azken aldia. Antolatzaileak jakitera eman dutenez, orain dela 25 bat urte jokatu zen azkenengoz Euskal Herriko Haur Kantari Txapelketa Lekeitioko plazan.