Ezkerrekoa, abertzalea eta zibila den aukera bultzatuko dute Aralarretik. «Politikan oinarritua eta bakezalea, herri honen sufrimendu guztia onartzen duena, gizartearen aniztasuna normaltasunez bereganatzen duena». Aralarren ustez, iluntasuna eta itxitasuna izan dira nagusi Udalean eta gainera, ez da egon benetako oposiziorik. Hori dela eta, aldaketa baten beharra ikusten dute. «Udala irekia, zintzoa eta langilea izatea nahi dugu», diote. Hori guztia lortzeko hainbat proposamen kaleratu dituzte. Euren artean Hirigintza plan nagusia goitik behera aldatzea, batez be, etxebizitza berrien kopuruari dagokionez. Gainera, alde zaharra berriztatzen jarriko dituzte indarrak. «Etxebizitza barri gehiagi egitearen kontra gaude eta etxebizitzarik egin beharra dalego, urteko %0,5 egitea, gehienez». Hutsik dauden etxebizitzak be merkaturatu nahi dituzte, batez be alokairu sistema erabilita. Horretarako, Mertzedarioen komentua publiko bihurtu eta bertan alokairuko etxebizitza publikoak eta aparkalekuak egitea proposatu dute. Herrirako eredu sozio ekonomikoa finkatu nahi dute eta horretarako herriko sektore sozio ekonomiko guztiek parte hartuko duten Foroa sortu nahi dute. Bai eta Turismo kulturala garapen sozioekonomikoaren elementu garrantzitsutzat hartu be. «Santa Ritan Euskal herriaren Ondare Historikoaren ikerketa zentroa jarri nahi dugu, eta Maderas de Lekeitio inguruan zerbitzu gunea egiteko proiektua berreskuratu eta gauzatu». Gizarte gaiak indartu Genero indarkeriaren kontrako politika zuzena eta erradikala eroango dute aurrera eta pertsona nagusi, ezindu eta gazteak [...]
Ilusioagaz eta beharrerako gogoagaz aurkeztu dira Markina-Xemeingo EAJko hautagaiak: Iñigo Ansola, Alexander Aretxabaleta, Patricia Lazaro, Sara Gerenabarrena, Rakel Alberdi, Claudio Jaio, Rikardo Narbaiza, Abel Iriondo, Garbiñe Arrate, Irune Duralde, Jon Koldo Gandarias, Ainhoa Amutxastegi, Lourdes Barinagarrementeria eta Jabier Alberdi. Etorkizunari ilusioz begiratzen dion herria eratu nahi dute eta horretarako prestatu duten programa aurkeztu dute jendaurrean. Enplegua Herriko komertzioa indartu nahi dute, eta horretarako elkarlana sendotuko dute. Horretaz gainera, Esperantza Proiektua aurrera egiten lagundu eta enpresen eskutik joango dira «errealitatea ezagutu eta erronka eta premiei aurre egiteko». Hirigintza Oinezkoak eta ibilgailuak ahal denik eta ondoen elkarregaz bizi daitezen konponbideak emotea izango dute helburu. Horretarako proiektu konkretuak bultzatuko dituzte: Markina-Xemein eta Ondarru arteko bidea; Etxebarriko saihesbidea; Barroeta Futbol Zelairako sarrera barria; Saihesbidetik, kiroldegi parean, sarrera barri bat; udaletxe osteko aparkalekua handitu eta Kareaga industrialderuntz bide gorri barria. Kultura eta Aisia Helburu bi izango dituzte: Kultur ekimen interesgarri eta parte hartzaileak bultzatu eta kultur taldeekin beharra egitea. Gainera, kultur azpiegiturak sendotuko dituzte eta beheko mojen eleizea izan zen eraikinean erabilpen askotako areto bat eta liburutegia egingo dituzte. Euskara Dakitenek gehiago erabili eta ez dakitenek ikasteko aukera izatea izango da EAJren ahalegina. Ingurumena Ingurumen arloari lotuta dagoen guztia hobetu eta proiektu berriak dituzte esku [...]
Ahalik eta jende gehienarengana ailegatzeko lako urteurren egitaraua dakar besopean Ondarroako Gazte Asanbladak. Adin guztietako herritarrengana ailegatzeko eta ahalik-eta gazte gehien Gaztetxera erakartzeko beharrean ibili dira azkan asteetan. Ahalegin hori igarri-igarria da, gainera, egitarau sortan: antzerkiagaz hasiko dira bihar, 13+8 urteurreneko ospakizunak. Herioa eta dontzeila ekarriko dute agertokira. Datorren astera jauzi eginda, Munduko musikaren gauak doinu lasaiak eskainiko ditu. Urteurren parte-hartzaileak «Jendea hurreratzen da urteurrenetan antolatzen ditugun ekimenetara, eta aspaldiko kontzertuetara be jendea etortzen da», esan dute OGAkoek. Hamendik aurrerako ekimenetara begiratuta, baikor daude. «Uda giroan sartuko gara laster, Ibilaldia be bertora dator, eta horrek guzti horrek jendea erakartzen du». Gaztetxea nahi duenarentzat zabalik dagoela be gogoratu nahi izan dute. Domekero batzen dira, 17:00etatik aurrera, eta ikasturtea amaitzen denean, udako ordutegian sartuta, 19:00etan hasiko elkartzen. Bizitasuna taldeen eskutik Aurten orain dela hiru urte egindako ekimena be nahi dute berreskuratu. «Koadrillekin batuko gara, ia denon artean Gaztetxea zabal genezakeen”. EGITARAUA -Maiatzak 11, 19:30ean. Herioa eta dontzeila antzezlana Gaztetxean -Maiatzak 14, zapatua, 22:30ean. Cold Revenge, Lokura prematura eta N.C.K. (Ondarroa) taldeen kontzertua Gaztetxean. -Maiatzak 20, barikua, 22:00etan. Munduko musikaren gaua. Acustic Glourious eta Azkaiter Pelox trio taldeen kontzertua Gaztetxean. -Maiatzak 21, zapatua. 14:00etatik aurrera. Bazkaria Gaztetxean. Bazkalostean. Jon Plazaolaren monologoa. Iluntzean. Elektrotxaranga. [...]
Anaiarte Jubilatu eta Pentsiodunen Elkartean eginda dago hitzordua. Kutxak antolatu eta Nazaret Zentroak lagunduta, Erretiro aktiboa eta solidarioa hitzaldia izango da etzi, 17:30ean, Beheko Plazan. Saioak ordu eta erdiko iraupena izango du, eta Elena ...
Talde gaztea, ilusioz betea baina batez be beharrerako prest dagoena aurkeztu zuen Etxebarriko Bilduk domekan egindako ekitaldian. Alain Alzibar, Irantzu Larrinaga, Andoni Eskortza, Maialen Gorosabel, Iban Zelaia, Arantza Loiola, Josu Agirre, Leire Gandiaga, Zorion Uriguen eta Amaia Ibarluzea dira alkategai eta hautagaiak. Aurkezpenari jai giroa emoteko asmoz, poteoa eta bazkaria antolatu zuten aurkezpenerako. 90 bat lagun elkartu ziren Plaza Barrin bazkaltzeko eta ostean egin zen ekitaldia. Txalaparta doinuekin hasi zuten aurkezpena eta bertso bana bota zuten Eneko Arrate eta Lander Ibarluzea Atxulua bertsolariek. Zerrenda aurkeztuta, hautagai guztiak irten ziren jendaurrera hurrengo lau urteetarako dituzten egitasmoak plazaratzeko. Eskola, Euskara, kultura, etxebizitza, gazteak, emakumeak eta nekazaritza eta baserri mundua izango ditu ardatz Etxebarriko Bilduk eta horretan jarriko dituzte batez be indarrak. Ildo nagusiak Etxebarriko eskola txiki geratu da eta barri baten premia azpimarratu zuten. «Haurreskola, jantokia eta eskola bera batera izango dituena bai eta kirolgune txiki bat be», adierazi zuten. Aitatu zutenez, umeak batera eta bestera ibiltzen dira. «Jantokia frontoiko kultur etxean daukate, haurreskola herriko gune batean eta eskola beste batean dago». Bestalde, futbitoko kantxa be txiki geratu dela azaldu zuten eta kirolgune txiki bat egitea izango dute helburu. UEMAn berriro sartzea be Bilduren proiektuen artean dago. «Bertatik atera gintuzten eta barriro [...]
Andoni Unzalu Ondarroako PSE-EEren alkategaia Ondarroan egon zen zapatuan. Itsasaurre plazan larrosak eta programak banatzen egon zen beste alderdikide batzuekin batera eta ertzainen presentzia nabarmenagaz. Zornotzako Udalean 30 urtean lanean egon eta...
Txalo zaparradagaz eta baikortasunagaz. Holan amaitu zen barikuan Bilduren aurkezpen ekitaldia. Aurrera begira lan egiteko asmo tinkoa erakutsi zuten hautagaiek. Alkategaia Argia Ituarte da, alkate izateko aukerak dauzkan lehen emakumea. Bat egin bidea egiteko «Une itxaropentsuak ari gara bizitzen. Urteetako egoera errotik aldatu daitekeenaren izpiak ageri dira. Aldaketa lor dezakegu. Ez batzuen borondatea aldatu delako, izan be, orain artekoa betikotu nahi dute horiek». Herritarra eta irekia, langileena eta arrantzaleena, arazoen jakitun dagoena, konprometitua, etxebizitza duin eta eskuragarriak ahalbidetuko dituena, haurrak eta hirugarren adinekoak kontuan hartuko dituena, euskalduna, gazteena eta emakumeena, ekologista eta internazionalista, kirolaria, kulturala, Euskal Herriaren askatasunagaz eta bakeagaz konprometitua. Holako Udala eskaintzera dator Bildu. «Ondarroaren egoera ez da gozoa». Urteetako industria ezari eta arrantzaren gainbeherari, orain boteretsuenek eragindako krisi ekonomikoa gehitu zaio, langileria eta herri xehea orokorrean gogor kolpatuz», esan dute. Halada be, egoera ez da itzulezina. «Herri askea izatearen nahia inoiz baino lotuago dator krisi ekonomikotik ateratzeko beharragaz». Horregatik, Bilduren hautagaien berbetan, udaletan be beharrezkoa izango da ikuspegi horregaz beharra egitea, «ikuspegi ezkertiar eta aurrerakoiagaz, azpi-azpitik ezartzen diren politikek herri xehearen ongizatea bermatzea izan dezaten helburu». Bilduren programak elkarrizketa, eztabaida, adostasuna eta harremana dauzka ezaugarri, eta ehunka ondarrutarrekin ehunka ordutan berbetan egon ostean ataratako emaitza da. «Izan [...]