Beharrean hasteko gogoz
Talde gaztea, ilusioz betea baina batez be beharrerako prest dagoena aurkeztu zuen Etxebarriko Bilduk domekan egindako ekitaldian. Alain Alzibar, Irantzu Larrinaga, Andoni Eskortza, Maialen Gorosabel, Iban Zelaia, Arantza Loiola, Josu Agirre, Leire Gandiaga, Zorion Uriguen eta Amaia Ibarluzea dira alkategai eta hautagaiak. Aurkezpenari jai giroa emoteko asmoz, poteoa eta bazkaria antolatu zuten aurkezpenerako. 90 bat lagun elkartu ziren Plaza Barrin bazkaltzeko eta ostean egin zen ekitaldia. Txalaparta doinuekin hasi zuten aurkezpena eta bertso bana bota zuten Eneko Arrate eta Lander Ibarluzea Atxulua bertsolariek. Zerrenda aurkeztuta, hautagai guztiak irten ziren jendaurrera hurrengo lau urteetarako dituzten egitasmoak plazaratzeko. Eskola, Euskara, kultura, etxebizitza, gazteak, emakumeak eta nekazaritza eta baserri mundua izango ditu ardatz Etxebarriko Bilduk eta horretan jarriko dituzte batez be indarrak. Ildo nagusiak Etxebarriko eskola txiki geratu da eta barri baten premia azpimarratu zuten. «Haurreskola, jantokia eta eskola bera batera izango dituena bai eta kirolgune txiki bat be», adierazi zuten. Aitatu zutenez, umeak batera eta bestera ibiltzen dira. «Jantokia frontoiko kultur etxean daukate, haurreskola herriko gune batean eta eskola beste batean dago». Bestalde, futbitoko kantxa be txiki geratu dela azaldu zuten eta kirolgune txiki bat egitea izango dute helburu. UEMAn berriro sartzea be Bilduren proiektuen artean dago. «Bertatik atera gintuzten eta barriro [...]
Talde gaztea, ilusioz betea baina batez be beharrerako prest dagoena aurkeztu zuen Etxebarriko Bilduk domekan egindako ekitaldian. Alain Alzibar, Irantzu Larrinaga, Andoni Eskortza, Maialen Gorosabel, Iban Zelaia, Arantza Loiola, Josu Agirre, Leire Gandiaga, Zorion Uriguen eta Amaia Ibarluzea dira alkategai eta hautagaiak.
Aurkezpenari jai giroa emoteko asmoz, poteoa eta bazkaria antolatu zuten aurkezpenerako. 90 bat lagun elkartu ziren Plaza Barrin bazkaltzeko eta ostean egin zen ekitaldia.
Txalaparta doinuekin hasi zuten aurkezpena eta bertso bana bota zuten Eneko Arrate eta Lander Ibarluzea Atxulua bertsolariek. Zerrenda aurkeztuta, hautagai guztiak irten ziren jendaurrera hurrengo lau urteetarako dituzten egitasmoak plazaratzeko. Eskola, Euskara, kultura, etxebizitza, gazteak, emakumeak eta nekazaritza eta baserri mundua izango ditu ardatz Etxebarriko Bilduk eta horretan jarriko dituzte batez be indarrak.
Ildo nagusiak
Etxebarriko eskola txiki geratu da eta barri baten premia azpimarratu zuten. «Haurreskola, jantokia eta eskola bera batera izango dituena bai eta kirolgune txiki bat be», adierazi zuten. Aitatu zutenez, umeak batera eta bestera ibiltzen dira. «Jantokia frontoiko kultur etxean daukate, haurreskola herriko gune batean eta eskola beste batean dago». Bestalde, futbitoko kantxa be txiki geratu dela azaldu zuten eta kirolgune txiki bat egitea izango dute helburu.
UEMAn berriro sartzea be Bilduren proiektuen artean dago. «Bertatik atera gintuzten eta barriro bertan egotea premiazkoa dela deritzogu». Horretaz gainera, herriko talde guztien iritzia batu eta kultur talde bat osotzen ahaleginduko dira. «Herriko talde guztien artean beharrak egiteko balioko duen taldea sortu behar da», adierazi zuten.
Etxebizitzak be badauka tartea Etxebarriko Bilduren programan. Alokairu soziala bultzatzea izango dute helburu eta bide horretan frontoi alboko etxebizitzeri bizia emon nahi diote. «Egin ziren etxebizitza tasatuetako asko hutsik daude eta horreri konponbide bat emon nahi diogu». Bestalde, etxebizitzen promozio batzuk be geldirik daude eta horiekin zer egin daitekeen aztertu eta konponbide bat emoten ahaleginduko direla aurreratu zuten.
Gazteak eta emakumeak be euren lan arloa izango dira. Gazteei bideak errazteko prest daude bai formakuntzan, bai lan arloan eta bai eta aisialdian be. Halan, helburuetako bat gazteen lokala handitzea izango dute. Emakumeei dagokionez, eskubideen benetako berdintasuna lortzea izango dute lehentasuna.
Azkenik, nekazaritza eta baserri munduari merezi duen garrantzia emon nahi diote. Halan lehen sektorea bultzatu eta baserritarrek dituzten arazoak entzun eta konpontzen ahaleginduko dira. «Udaletik laguntza emon behar zaio, merkataritza zuzena bideratzen edo diru laguntzen gainean informatzen».