Bilduk herritarren babesa jaso du aurkezpenean
Txalo zaparradagaz eta baikortasunagaz. Holan amaitu zen barikuan Bilduren aurkezpen ekitaldia. Aurrera begira lan egiteko asmo tinkoa erakutsi zuten hautagaiek. Alkategaia Argia Ituarte da, alkate izateko aukerak dauzkan lehen emakumea. Bat egin bidea egiteko «Une itxaropentsuak ari gara bizitzen. Urteetako egoera errotik aldatu daitekeenaren izpiak ageri dira. Aldaketa lor dezakegu. Ez batzuen borondatea aldatu delako, izan be, orain artekoa betikotu nahi dute horiek». Herritarra eta irekia, langileena eta arrantzaleena, arazoen jakitun dagoena, konprometitua, etxebizitza duin eta eskuragarriak ahalbidetuko dituena, haurrak eta hirugarren adinekoak kontuan hartuko dituena, euskalduna, gazteena eta emakumeena, ekologista eta internazionalista, kirolaria, kulturala, Euskal Herriaren askatasunagaz eta bakeagaz konprometitua. Holako Udala eskaintzera dator Bildu. «Ondarroaren egoera ez da gozoa». Urteetako industria ezari eta arrantzaren gainbeherari, orain boteretsuenek eragindako krisi ekonomikoa gehitu zaio, langileria eta herri xehea orokorrean gogor kolpatuz», esan dute. Halada be, egoera ez da itzulezina. «Herri askea izatearen nahia inoiz baino lotuago dator krisi ekonomikotik ateratzeko beharragaz». Horregatik, Bilduren hautagaien berbetan, udaletan be beharrezkoa izango da ikuspegi horregaz beharra egitea, «ikuspegi ezkertiar eta aurrerakoiagaz, azpi-azpitik ezartzen diren politikek herri xehearen ongizatea bermatzea izan dezaten helburu». Bilduren programak elkarrizketa, eztabaida, adostasuna eta harremana dauzka ezaugarri, eta ehunka ondarrutarrekin ehunka ordutan berbetan egon ostean ataratako emaitza da. «Izan [...]
Txalo zaparradagaz eta baikortasunagaz. Holan amaitu zen barikuan Bilduren aurkezpen ekitaldia. Aurrera begira lan egiteko asmo tinkoa erakutsi zuten hautagaiek. Alkategaia Argia Ituarte da, alkate izateko aukerak dauzkan lehen emakumea.
Bat egin bidea egiteko
«Une itxaropentsuak ari gara bizitzen. Urteetako egoera errotik aldatu daitekeenaren izpiak ageri dira. Aldaketa lor dezakegu. Ez batzuen borondatea aldatu delako, izan be, orain artekoa betikotu nahi dute horiek».
Herritarra eta irekia, langileena eta arrantzaleena, arazoen jakitun dagoena, konprometitua, etxebizitza duin eta eskuragarriak ahalbidetuko dituena, haurrak eta hirugarren adinekoak kontuan hartuko dituena, euskalduna, gazteena eta emakumeena, ekologista eta internazionalista, kirolaria, kulturala, Euskal Herriaren askatasunagaz eta bakeagaz konprometitua. Holako Udala eskaintzera dator Bildu.
«Ondarroaren egoera ez da gozoa». Urteetako industria ezari eta arrantzaren gainbeherari, orain boteretsuenek eragindako krisi ekonomikoa gehitu zaio, langileria eta herri xehea orokorrean gogor kolpatuz», esan dute. Halada be, egoera ez da itzulezina. «Herri askea izatearen nahia inoiz baino lotuago dator krisi ekonomikotik ateratzeko beharragaz». Horregatik, Bilduren hautagaien berbetan, udaletan be beharrezkoa izango da ikuspegi horregaz beharra egitea, «ikuspegi ezkertiar eta aurrerakoiagaz, azpi-azpitik ezartzen diren politikek herri xehearen ongizatea bermatzea izan dezaten helburu».
Bilduren programak elkarrizketa, eztabaida, adostasuna eta harremana dauzka ezaugarri, eta ehunka ondarrutarrekin ehunka ordutan berbetan egon ostean ataratako emaitza da. «Izan ditzakeen hutsuneekin, baina nahi dugun Udal ereduaren ikur nagusia izango den zabaltasuna hasieratik ereiten dabil bera». Ituartek ozen esan zuen: «Ondarroan be udaberriagaz batera aldaketa eta itxaropena loratzen hasteko garaia da».
Ilusio handiagaz eta gogotsu
Herriko beharrizanei erantzuteko «talde sendoa» dakar Bilduk 25 laguneko lan taldeagaz. Ilusioz eta gogoz datozela aitortu zuten, eta herritarrekin batera beharraegiteko prest.