Proiektu berriekin dator EAJ-a
Ilusioagaz eta beharrerako gogoagaz aurkeztu dira Markina-Xemeingo EAJko hautagaiak: Iñigo Ansola, Alexander Aretxabaleta, Patricia Lazaro, Sara Gerenabarrena, Rakel Alberdi, Claudio Jaio, Rikardo Narbaiza, Abel Iriondo, Garbiñe Arrate, Irune Duralde, Jon Koldo Gandarias, Ainhoa Amutxastegi, Lourdes Barinagarrementeria eta Jabier Alberdi. Etorkizunari ilusioz begiratzen dion herria eratu nahi dute eta horretarako prestatu duten programa aurkeztu dute jendaurrean. Enplegua Herriko komertzioa indartu nahi dute, eta horretarako elkarlana sendotuko dute. Horretaz gainera, Esperantza Proiektua aurrera egiten lagundu eta enpresen eskutik joango dira «errealitatea ezagutu eta erronka eta premiei aurre egiteko». Hirigintza Oinezkoak eta ibilgailuak ahal denik eta ondoen elkarregaz bizi daitezen konponbideak emotea izango dute helburu. Horretarako proiektu konkretuak bultzatuko dituzte: Markina-Xemein eta Ondarru arteko bidea; Etxebarriko saihesbidea; Barroeta Futbol Zelairako sarrera barria; Saihesbidetik, kiroldegi parean, sarrera barri bat; udaletxe osteko aparkalekua handitu eta Kareaga industrialderuntz bide gorri barria. Kultura eta Aisia Helburu bi izango dituzte: Kultur ekimen interesgarri eta parte hartzaileak bultzatu eta kultur taldeekin beharra egitea. Gainera, kultur azpiegiturak sendotuko dituzte eta beheko mojen eleizea izan zen eraikinean erabilpen askotako areto bat eta liburutegia egingo dituzte. Euskara Dakitenek gehiago erabili eta ez dakitenek ikasteko aukera izatea izango da EAJren ahalegina. Ingurumena Ingurumen arloari lotuta dagoen guztia hobetu eta proiektu berriak dituzte esku [...]
Ilusioagaz eta beharrerako gogoagaz aurkeztu dira Markina-Xemeingo EAJko hautagaiak: Iñigo Ansola, Alexander Aretxabaleta, Patricia Lazaro, Sara Gerenabarrena, Rakel Alberdi, Claudio Jaio, Rikardo Narbaiza, Abel Iriondo, Garbiñe Arrate, Irune Duralde, Jon Koldo Gandarias, Ainhoa Amutxastegi, Lourdes Barinagarrementeria eta Jabier Alberdi. Etorkizunari ilusioz begiratzen dion herria eratu nahi dute eta horretarako prestatu duten programa aurkeztu dute jendaurrean.
Enplegua
Herriko komertzioa indartu nahi dute, eta horretarako elkarlana sendotuko dute. Horretaz gainera, Esperantza Proiektua aurrera egiten lagundu eta enpresen eskutik joango dira «errealitatea ezagutu eta erronka eta premiei aurre egiteko».
Hirigintza
Oinezkoak eta ibilgailuak ahal denik eta ondoen elkarregaz bizi daitezen konponbideak emotea izango dute helburu. Horretarako proiektu konkretuak bultzatuko dituzte: Markina-Xemein eta Ondarru arteko bidea; Etxebarriko saihesbidea; Barroeta Futbol Zelairako sarrera barria; Saihesbidetik, kiroldegi parean, sarrera barri bat; udaletxe osteko aparkalekua handitu eta Kareaga industrialderuntz bide gorri barria.
Kultura eta Aisia
Helburu bi izango dituzte: Kultur ekimen interesgarri eta parte hartzaileak bultzatu eta kultur taldeekin beharra egitea. Gainera, kultur azpiegiturak sendotuko dituzte eta beheko mojen eleizea izan zen eraikinean erabilpen askotako areto bat eta liburutegia egingo dituzte.
Euskara
Dakitenek gehiago erabili eta ez dakitenek ikasteko aukera izatea izango da EAJren ahalegina.
Ingurumena
Ingurumen arloari lotuta dagoen guztia hobetu eta proiektu berriak dituzte esku artean.
Etxebizitzak
Apartamentu tasatuak egiteko konpromezua hartu dute bikote zein pertsona bakarretan pentsatuta. «Modu horretako promozioak premiazkoak dira», diote.
Nagusiak
Azpiegitura mailan Markina-Xemein ondo dagoen arren, Pisu Tutelatuen premia ikusi eta batzuk egitera konprometitzen dira.
Gazteak
10 urtetik 17 urtera artekoen eskaintzan daude EAJren esanetan gabezia handienak eta beheko mojen eleizan gazte gune bat sortzea aurreikusten dute.
Umeak
Umeen jolas parkeak gehitu eta hobetze izango dute helburu eta aterpeak sortzea be aztertzen dabiltza. Esate baterako frontoi txikiaren gunean.
Baserri eremua
Auzo eta etxe gehienetara harriko sareko ura eroaten saiatuko dira, bai eta teknologi berriak be eta baserri bideak konpontzen jarraituko dute.
Kirola
Alkarte eta erakunde danekin bat eginda behar egingo du EAJ-ak, eta azpiegitura barrien premiei erantzuten saiatuko dira.
Premia gehien dutenak
«Gure lehentasuna pertsonak dira», esan dute. Beraz, gizarte zerbitzuetatik premia gehien duten pertsonei irtenbide zuzen eta kontrolatua emoten jarraitzeko asmoa dute.