Udal irekia, zintzoa eta langilea nahi du Aralarrek
Ezkerrekoa, abertzalea eta zibila den aukera bultzatuko dute Aralarretik. «Politikan oinarritua eta bakezalea, herri honen sufrimendu guztia onartzen duena, gizartearen aniztasuna normaltasunez bereganatzen duena». Aralarren ustez, iluntasuna eta itxitasuna izan dira nagusi Udalean eta gainera, ez da egon benetako oposiziorik. Hori dela eta, aldaketa baten beharra ikusten dute. «Udala irekia, zintzoa eta langilea izatea nahi dugu», diote. Hori guztia lortzeko hainbat proposamen kaleratu dituzte. Euren artean Hirigintza plan nagusia goitik behera aldatzea, batez be, etxebizitza berrien kopuruari dagokionez. Gainera, alde zaharra berriztatzen jarriko dituzte indarrak. «Etxebizitza barri gehiagi egitearen kontra gaude eta etxebizitzarik egin beharra dalego, urteko %0,5 egitea, gehienez». Hutsik dauden etxebizitzak be merkaturatu nahi dituzte, batez be alokairu sistema erabilita. Horretarako, Mertzedarioen komentua publiko bihurtu eta bertan alokairuko etxebizitza publikoak eta aparkalekuak egitea proposatu dute. Herrirako eredu sozio ekonomikoa finkatu nahi dute eta horretarako herriko sektore sozio ekonomiko guztiek parte hartuko duten Foroa sortu nahi dute. Bai eta Turismo kulturala garapen sozioekonomikoaren elementu garrantzitsutzat hartu be. «Santa Ritan Euskal herriaren Ondare Historikoaren ikerketa zentroa jarri nahi dugu, eta Maderas de Lekeitio inguruan zerbitzu gunea egiteko proiektua berreskuratu eta gauzatu». Gizarte gaiak indartu Genero indarkeriaren kontrako politika zuzena eta erradikala eroango dute aurrera eta pertsona nagusi, ezindu eta gazteak [...]
Ezkerrekoa, abertzalea eta zibila den aukera bultzatuko dute Aralarretik. «Politikan oinarritua eta bakezalea, herri honen sufrimendu guztia onartzen duena, gizartearen aniztasuna normaltasunez bereganatzen duena». Aralarren ustez, iluntasuna eta itxitasuna izan dira nagusi Udalean eta gainera, ez da egon benetako oposiziorik. Hori dela eta, aldaketa baten beharra ikusten dute. «Udala irekia, zintzoa eta langilea izatea nahi dugu», diote.
Hori guztia lortzeko hainbat proposamen kaleratu dituzte. Euren artean Hirigintza plan nagusia goitik behera aldatzea, batez be, etxebizitza berrien kopuruari dagokionez. Gainera, alde zaharra berriztatzen jarriko dituzte indarrak. «Etxebizitza barri gehiagi egitearen kontra gaude eta etxebizitzarik egin beharra dalego, urteko %0,5 egitea, gehienez». Hutsik dauden etxebizitzak be merkaturatu nahi dituzte, batez be alokairu sistema erabilita. Horretarako, Mertzedarioen komentua publiko bihurtu eta bertan alokairuko etxebizitza publikoak eta aparkalekuak egitea proposatu dute.
Herrirako eredu sozio ekonomikoa finkatu nahi dute eta horretarako herriko sektore sozio ekonomiko guztiek parte hartuko duten Foroa sortu nahi dute. Bai eta Turismo kulturala garapen sozioekonomikoaren elementu garrantzitsutzat hartu be. «Santa Ritan Euskal herriaren Ondare Historikoaren ikerketa zentroa jarri nahi dugu, eta Maderas de Lekeitio inguruan zerbitzu gunea egiteko proiektua berreskuratu eta gauzatu».
Gizarte gaiak indartu
Genero indarkeriaren kontrako politika zuzena eta erradikala eroango dute aurrera eta pertsona nagusi, ezindu eta gazteak be kontuan izango dituzte «pertsona desberdinetan pentsatutako herri zabala, hezkidetzailea, alaia, osasuntsua eta solidarioa lortzeko».
Ingurumenari dagokionez, Lea erreka eta kaleak garbi mantentzearen kontzientziazioa landuko dute, herribus zerbitzua jarri nahi dute udan hiru bankuetako aparkalekutik Karraspioraino, zarama bilketa eta hondakinen sistema barriak aztertu eta txirrindularientzako bidegorriak egingo dituzte.
Udal zerbitzu publikoen aldeko apostua egingo dute, zerbitzu sozialen kudeatze zuzena eta jarraitua, azpikontratak dituzten enpresen kontrola eta langile zuzenak eta azpikontratatutakoen arteko lan baldintzak parekatu.
Zerrenda:
- Anabel Gabiola
- Josu Erkiaga
- Kizkur Eskauriatza
- Oskar Domingo
- Maite kalzakorta
- Joseba Saban (Independientea)
- Gurutz Mujika
- Arantza Kintana
- Garbiñe Garaigordobil
- Jon Coello