Plater Apurketa Launik ostean
Ollagorra Taldeak Plater Apurketa lehiaketa antolatu du zapatuan, Launik ostean, herritarrentzat. 09:00etatik 11:00etara entrenamendua egongo da eta ondoren hasiko da lehia. Robotarekin 15 metrora botatako hamabost plater bota beharko dituzte parte-har...
Ollagorra Taldeak Plater Apurketa lehiaketa antolatu du zapatuan, Launik ostean, herritarrentzat. 09:00etatik 11:00etara entrenamendua egongo da eta ondoren hasiko da lehia.
Robotarekin 15 metrora botatako hamabost plater bota beharko dituzte parte-hartzaileek. Berdinketarik balego, lehenengo hiru postuek errepikatuko lukete berriro, besteen kasuan, serierik luzeena hartuko da kontuan.
Txapelketa mundu guztiarentzako zabalik dago eta izena emotea 10 euro izango da. Hala ere, gazte, erretiratu eta emakumeek doan parte hartu ahalko dute.
Hamabost sari banatuko dituzte danetara. Lehenengo gelditzen denak 100 euro, txapela, urdaiazpikoa eta bi ardo botila irabaziko ditu, bigarrenak 90 euro, Idiazabal gazta eta bi ardo botila eta hirugarrenak 80 euro, Idiazabal gazta eta bi ardo botila.
Gazte, erretiratu eta emakumeen saileko irabazleek Salamankako txorizoa eta ardo botilak lortuko dituzte.