Sahararrak etxean hartzeko deia egin dute
Aulestiko Udalak herritarrei dei zabala egin die Saharako gazteenek oporraldia berton egin ahal izateko
Saharako gaztetxoei berton oporraldia egiteko aukera emotea. Hori da Udalak herritarrei egin dien azken eskaria.
Azken urtetan legez, Sahela Elkartearen bidez, Saharako umeak eskualdeko herrietara ekartzeko ahaleginera bildu da Aukestiko Udala.
Herritarren artean deialdi zabala egin du. Ā«Familiek umeak etxean hartu eta bi hilabetez zaindu beharko dituzteĀ», azaldu dute udal teknikariek. Proiektuan parte hartu nahi duten familiek hil honen 15a baino lehen emon beharko dute izena. Horretarako, udal bulegoetara joan edo deitzea nahikoa da. Bertan adierazi dutenez, jada aurkeztu da herritar bat bolondres, baina zerrenda handitzea nahiko lukete.