Aldaola barriro be zentzu bitara
Aldaola kaleak norabide bikoa izaten jarraituko du momentuz. Hilabetez zentzu bakarrean egon ondoren, barriro zabaltzea erabaki du Udalak. Udalak azaldu duenez, Aldaolako auzokideekin batu ondoren zentzu bateko karril bat jartzea erabaki zuten, baina e...
Aldaola kaleak norabide bikoa izaten jarraituko du momentuz. Hilabetez zentzu bakarrean egon ondoren, barriro zabaltzea erabaki du Udalak.
Udalak azaldu duenez, Aldaolako auzokideekin batu ondoren zentzu bateko karril bat jartzea erabaki zuten, baina erabaki horrek herritarren eta Udalaren beraren balorazio txarra izan du. «Zelaiko obrak amaitu eta aproba egiteko konpromisoa hartu genuen, eta hilabetez zentzu bakarrean egon da kalea, baina balorazio eskasa eduki du», azaldu du Udalak.
Arrazoiak
Barriro be zentzu bitara jartzearen arrazoi nagusiak hiru izan dira.Alde batetik, jende nagusiari Etxanoko bidegurutzetik ateratzeak sortzen zizkion eragozpenak; bigarrenik, ordu zehatz batzuetan Optika inguruko bidegurutzean sortzen zen auto pilaketa; eta azkenik, Artibai, Urbitarte eta beheko parteko auzokideek auzora bueltatzeko herri guztia zeharkatu behar izana.
Momentuz zentzu bitara jarri badute be, Udalaren helburua, Aldaola kalea, herriko beste guztiak legez, zentzu bakarreko bihurtzea izango dela azpimarratu du Markina-Xemingo alkate Jabier Alberdik.